Zalantzazko Oteiza
Francisco Calvo Serraller Oteiza fundazioko presidenteak zalantzaz
betetako erakusketa bat antolatu du artistaren margolanekin
Ezbaian jarri dute lanen egiletza, eta Oteiza Museoak ez du erakusketa babestu

Iñigo Astiz
Egiletza zalantzazkoa den arren, Francisco Calvo Serraller Oteiza
Fundazioko patronatuko kideak Oteizarena dela dioen irudi bat. / LORENART
GALERIA
Oteizarena omen den irudi erotikoetariko bat. / LORENART GALERIA
Ustez Oteizak Faraldo kritikariaren aurka egindako marrazki bat. /
LORENART
Orain arte sekula ikusi gabeko Oteiza bat erakutsiko dutela. Hori
diote Valentziako IVAM arte garaikideko institutuko arduradunek (Herrialde
Katalanak). Eta ez da amu txarra, aurten artista hil zenetik hamar urte bete
direla kontuan hartuz gero. Baina amu hori, amu baino ez ote den da orain
zalantza. Ekainaren 13an zabalduko dute 50 bat margolan biltzen dituen Oteiza
íntimo y secreto erakusketa (Oteiza intimo eta sekretua), eta irudiak
zintzilikatzen hasterako piztu da harrabotsa. Ezbaian da irudien egiletza;
zalantzan erakusketa antolatzeko jarraitutako prozedura; eta erakusketa
margolanen prezioa puzteko mugimendu komertziala ote den susmoa ere badago.
Francisco Calvo Serraller aritu da komisario lanetan, eta hori da berme
nagusietariko bat. Oteiza fundazioko patronatuko lehendakaria da, izan ere,
Calvo Serraller, baita Nafarroako Unibertsitateko Oteiza Katedrako zuzendari eta
IVAMeko kontseiluko kidea ere. Baina berme behar lukeena zalantza iturri
bilakatu da. Oteiza museoak «argi» azaldu du erakusketarekin ez duela zer
ikusirik. Patronatuko beste kideei eta museoko arduradunei txintik esan gabe
antolatu du bilduma lehendakariak. Eta bilduma «laidogarria» dela dio Pilar
Oteizak, artistaren ondarearen oinordekoak. Artistaren intimitate eta ohore
eskubideak urratzen dituela.
Fundazioko patronatuko lehendakaria da klabea. Madrilgo Prado museoko zuzendari izan zen 1993tik 1994ra, eta hamaika erakusketa eta liburu baditu bere izenean. Calvo Serraller. Izen abizen horiek badutela prestigioa, alegia. Eta bermea eskaintzen dio horrek orain urtebetez geroztik Txinako mafiako zenbait ustezko kiderekin izandako hartu emanak direla-eta zalantzazko prestigioa duen arte zentroari. Eta bermea da Lorenart galeriak Oteiza patronatuko lehendakariaren parte hartzearekin irabazten duena. Izan ere, galeria bakar horrenak baitira IVAMen erakutsiko dituzten margolan guztiak. Baina zalantzazko mugimendu asko dago berme bakar horren atzean. Deigarria baita, bera Oteiza fundazioko patronatuko presidente izanik, patronatuak eta museoak erakusketaren berri prentsaren bidez jaso izana. Eta ezohiko bilera eskatu dute horregatik. BERRIA saiatu da Calvo Serrallerrekin hitz egiten, baina ez du erantzunik jaso. Kasua ez da hor amaitzen, ordea. Hari gehiago ditu matazak.
Egiletza, ezbaian
Margolanen egiletzaren inguruko zalantzena da haietariko bat. Baietz diote BERRIAk kontsultatutako arte adituek. Posible dela margolanak Oteizarenak izatea. Artista handia dela, ertz asko eskaintzen dituela, eta Jaione Apalategi museoko patronatuko kideak adierazi bezala, baita «sorpresa asko ere». Baina arrazoizkoak dira zalantzak ere. Eta museoaren ohiko lankide diren adituen eskutik datoz, gainera, haietariko batzuk. Oteizaren lana gertutik ezagutzen duen jendearen eskutik. BERRIA-k Oteiza fundazioaren barne txosten bat eskuratzeko aukera izan du. Artistaren eskulturaren katalogo arrazoitua egin ahala, egindako albo ikerketa moduko bat da. Artistaren lana ongi ezagutzen du haren egileak, eta zalantzan jartzen du Lorenart galeriaren margolanak Oteizarenak izan daitezkeenik. Ez da behin betiko azterketa bat, eta ez da iritzi definitiborik ageri, baina zalantza sorta bat biltzen da, halere, txostenean.
Lau margolan multzo batzen ditu IVAMeko erakusketak. Bat: erotismoaren eta haserrealdi politikoaren artean dabiltzan margolanak. Bi: artistak Descalzo Faraldo arte kritikariarekin izandako istilu baten kontura sortutako irudiak biltzen dituen Suite Faraldo izeneko bilduma. Hiru: Euskal Herriko hainbat kirol eta elementu tradizionalen irudiz osatutako Serie Euskara deiturikoa. Eta lau: collage sorta bat.
Oteizarik burlatien eta probokatzaileena da lehen bildumak ageri duena. Eta hori da museoaren amu nagusia. Espainiako banderaren gainean isurtzen irudikatzen du bere burua artistak pieza batean; Franco lau hankatan jarrita, harekin larrutan beste batean; eta zakilkada batez ETA dioen harlauza bat apurtzen ere bai beste batean. Horiek dira erakutsiko diren guztien artean deigarrienak, eta horiek dira Calvo Serrallerrek erakusketako katalogoan nabarmentzen dituenak ere. Oteiza «beldurgarri», eta «arriskutsua», alegia. Anekdotario zabaleko Oteiza. Eta ez sorkuntza sakonekoa. Goyaren irudien izaerarekin parekatzen ditu, halere, Oteizarenak. Calvo Serraller Oteiza fundazioko lehendakariak berak, eta Pablo Jimenez eta Edorta Kortadi arte adituek baieztatu dute irudi horien benetakotasuna. Multzo guztietako piezei buruzko zalantzak ageri dira, ordea, Oteiza fundazioari helarazitako barne txostenean.
«Ez dut margolanik egiten»
Oteizak margotze prozesuari aitortzen zion funtzioa da giltza. Izan ere, ikerketarako tresna ziren margolanak oriotarrarentzat: zirriborroak, apunteak, oharrak. Tarteko urratsak, alegia. Ez amaitutako piezak. Eta hori da klabea. Eta tarteko izaera hori nabarmentzen du Francisco Javier Rodriguez Chaparro arte adituak ere IVAMeko erakusketako katalogorako prestaturiko testuan. «Sortze prozesuan den Oteiza ikusteko aukera eskaintzen dute marrazkiek, ez burutu eta bukatutakoa». Baina hor dago koska. Prozesu lanak izateko, irudiek itxura borobilegia dutela da museoari helarazitako zalantzen artean maizen errepikatzen dena. Jadanik bukatutako obren antz handiegia dutela. Imitazio lanak direla, alegia, eta ez sorkuntza prozesuaren parte. Baina ez da hori zalantza bakarra. Zenbait irudiri ematen zaizkion datek ere batzuetan ez omen dute Oteizaren garaian garaiko kezka eta estiloekin bat egiten. Ikerketa sakona egiteko eskaria ere helarazten zaio txostenean fundazioari.
«Nik ez dut margolanik egiten». Berak ez zuela halakorik egiten esan ohi zuen Oteizak beti. Berak ez zuela egiten eskulturen marrazkirik, behintzat. Baina, esanak esan, artista hil zenean, 800 bat margolan aurkitu zituzten Altzuzako bere etxean. Francisco Javier San Martin eta Juan Luis Moraza arte adituek aztertu zituzten guztiak, eta Paper laborategia liburua kaleratu zuten ikerketa haren emaitzarekin. Liburuan aipatzen denez, badaude paper horien artean irudi «antropologiko» deituriko batzuk, baina zakil eta gisakoen arrastorik ez dute aipatzen liburuko ikertzaileek. Eta, beraz, Lorenarteko piezek ezin dute museoan haien parekorik aurkitu izanaren bermerik. Ez irudi erotikoek, behintzat.
Horrek ez du esan nahi bestelako jatorri bat izan ezin dutenik. Lorenart galeriako jabeak badu bere azalpena. El Pais egunkariari azaldutakoaren arabera, Jose Maria Martin de Retana La Gran Enciclopedia Vasca (Euskal Entziklopedia Handia) izeneko argitalpenaren sortzaileari erosi zizkion margolanak. Baina bertsio hori ere zalantzan jartzen du adituek fundaziorako idatzitako barne txostenak. Dena ez da gezurra, ordea. Oteizari buruzko monografiko bat kaleratu zuen Martin de Retanak, baina artistak etengabe gehitu nahi izan zizkion ohar eta argazki gehiago, eta azkenean handitu egin zen gastua. Eta eskulturekin ordaindu omen zuen gastu gehigarri hori artistak. Dokumentaturik dago hori Oteiza museoan. Besterik da margolanen kasua, ordea. Diruz estu zebilenean eman omen zizkion Oteizak Martin de Retanari egun Lorenartek dituen margolanak. Laguntza ekonomiko modura. Baina margolan intimo horiek ordain gisa eman zitzakeenik zalantza azaltzen du txostenak. BERRIA saiatu da Ernesto Gutierrez Lorenart galeriako zuzendariarekin hitz egiten, baina ez du erantzunik jaso.
Artistaren ohore eskubidea
2007an, Txomin Badiola artistari eskatu zion Oteiza museoak artistaren eskultura lan osoa hartzen duen katalogo arrazoitua egiteko. Eta bazen horretarako motiborik. Badiolak antolatu zion 1988an Madrilen izandako atzera begirako garrantzitsua, eta berak antolatu ditu artista hil ostean ere haren erakusketa esanguratsuenetariko batzuk. Oteizaren aditurik garrantzitsuenetariko bat da, eta urteak daramatza haren ehunka piezak aztertu eta katalogatzen. Eta, azkenik, urrian egongo da lana publikatuta. Oteizaren urtebetetze egunaren bueltan. Eta garrantzitsua izango da argitalpena: itsasargi moduko bat sortzailearen sorkuntza espantsiboa mugarritzeko. Egilearen gaineko zalantzak argitu eta kokatzen laguntzeko tresna bat. Bere herren eta makurrekin ziur aski, bai, baina eztabaida abiatzeko mahai moduko bat. Oraindik hilabete batzuk itxaron beharko dira horretarako, ordea, eta bertan da IVAMeko erakusketa.
Oteiza museoak ez du berez eskuduntzarik artistaren piezak benetakoak diren edo ez ebazteko. Ez, behintzat legezko eskuduntzarik. Baina handia da duen erreferentzialtasuna, Altzuzako museoa baita oriotarraren figura ikertzeko erdigune nagusia. Artistak Nafarroari utzitako lana ezagutzera ematea, ikertzea eta katalogatzea da haren helburua. Pilar Oteiza da, ordea, Oteizaren oinordekoa. Bera da artistaren ondarearen legezko jabea, eta, dioenez, prentsaren bidez izan du berak ere erakusketaren berri. «Laidogarria da eman zaion tratua. Ez dakigu Oteizarenak omen diren lan horiek Oteizarenak diren, eta izango balira ere, hark ez zituen erakuts zitezen sortu. Haren ohore eta intimitatearen aurkakoa da erakusketa hau». Ez du ulertzen fundazioak patronatuko presidentearen bidez bete duen egitekoa, eta zalantzak omen ditu margolanen jatorriari buruz ere.
Asmo komertzialak
Komertziala da galeria komertzialen asmoa. Argi da hori, eta zilegi dira, beraz, mugimendu komertzialak. Baina hori egiteko bidea da kasu honetan zalantzak piztu dituena. Ez da Lorenart galeria halako kanpaina batean murgiltzen den lehen aldia, gainera. Orain hilabete batzuk egin zuen salaketa Elena Vozmediano arte kritikariak El Cultural aldizkarian. Menchu Gal artista irundarraren lanen prezioa handitzeko kanpaina bat salatzen zuen han, eta «Menchu Gal operazioa» deitzen zion kritikariak. Horretarako sortu omen zuten Menchu Gal fundazioa 2010ean. Artistaren lana gehiago ezagutarazi eta errekonozitzea da erakunde horren asmo nagusia, estatutuetan azaltzen denez, baina asmo orokor horren atzean asmo komertzialak egon daitezkeela dio Vozmedianok. Badaudela hori pentsatzeko susmoak. Eta bi datu esanguratsu ematen ditu hori argitzeko. Bat: egoitza bera dute fundazioak eta galeriak. Eta bi: fundazioarenak omen diren lanetariko batzuk, gainera, ageri dira galeriaren web orrian.
Eta hori da orain kezka. Galekin egindakoaren pareko zerbait egin nahi ote duten Oteizarekin ere. Izen paretsuak ageri dira, gainera, bi kanpainetan. Hain zuzen ere, Calvo Serraller eta Lorenart galeria, dira, besteak beste bi kanpainetan errepikatzen diren izen horietariko bi. Baina badira alde nabarmenak ere bi kasuen artean. Izan ere, oriotarrarena ez da fundazio pribatu hutsa, Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen zerbitzu publikoko erakunde kultura pribatua baizik. Zerbitzu publikoa eskaini, eta diru publikoz funtzionatzen duena. Eta horko patronatuko kide da Calvo Serraller: lehendakaria. Horregatik da garrantzitsua bere papera. Eta horregatik sortzen dira galderak.
Zer egiteko betetzen du Calvo Serrallerrek? Zer interes du? Zergatik ez die patronatuko beste kideei eta museoko arduradunei erakusketaren berririk eman? Nola argituko ditu Oteizaren margolanen egiletzari buruz dauden zalantzak? Galderak. Zalantzak. Eta Oteiza polemikaren erdian. Hil zenetik hamar urte bete diren honetan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina