Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

El Suceso Bi 121 i.l.

 Pagoa hosto berriduna


Abelburuen gatztokia

Sopeñako artadia

Arteak

Gaztainondoak

Elorria loratan

Bide osoan kukuaren kantua lagun izan dut!











Zarautz-Santa Barbara- Garate-Meaga-Santa Kruz baseliza-Indamendi-Urdaneta-Lizarra lepoa-Laurgain-Iturraran-Landarbide-Zarautz



Mahasti artean eta harrizko bidea zapaltzen hasi dugu gaurko ibilaldia

Santa Barbara
Zarautzetik Getariara zihoan bidetik gertu dago baseliza. Mendiaren gailurrean  eta bista ikusgarria du.
Eraikin berria egiteko ez zegoen nahikoa diru, eta 1704ko ekainaren 20an Iruñeko Gotzainak baselizaren alde limosnak emateko eskatu zuen. Jasotako diruarekin, jenero-dohainekin eta bizilagunek materialez hornitzeko eta haiek garraiatzeko eskaini zuten doako laguntzarekin, lanak abian jarri ziren berriz. Bost urte iraun zuten. Lanen ostean, ermita 1709. urtean bedeinkatu zen, nahiz eta hobekuntzek 1936. urtera arte jarraitu zuten. 
Urtero ematen ziren diru- edo jenero-dohainak ermita mantentzen laguntzeko. 1705. eta 1774. urteen artean, arrantzaleek baleen zatiak eskaintzen zituzten dohain gisa, eta, horren truke, txakolina oparitzen zitzaien (alderdi honetako ardo zuria). 1850. urtean, konponketa garrantzitsuak egin ziren, eta, 1995.ean, goitik behera zaharberritu zen.
Ipar-ekialdera begira dago, bi isurkiko estalkia du, oin angeluzuzena eta abside trapezoidala. Oso ondo egokituta dago lurraren erliebera, eta, fatxadara heltzeko, eskailera bat dago. Barruan, arku eskartzanodun egurrezko ganga bat ikus daiteke. Burualde poligonalaren gainean eta aldarearen atzean, diseinu klasikoko erretaula txiki bat dago, eta, bertan, Santa Barbararen irudia, ezaugarri ikonografikoak dituela. Gainontzean, koruak eta argiztapen-bao txikiek osatzen dute espazioa.
Garai batean, nekazariek kandelak pizten zituzten uztari kalte egiten zioten ekaitzen kontra otoitz egiteko. 
Gaur egun, meza bakarra izaten da, abenduaren 4an.

Bertatik Zarautz


Bidetik Getaria

Garate menditik behera Meagara heltzean arkamurka gehiago

Meagako frontoia
Getariako auzoa denez, horixe armarria
Errepidean gora Elkanorantz
Santa Kruz baselizan pista hartu

Bideko kuku-belarrak

Indamendigaina. Tontorrean Zestoa, Aizarnazabal eta Aia udalerriek bat egiten dute.
Bertotik Urdanetara

Sagarmanetako abereak

Saroberri baserriko pagaditxo zoragarria

Lizarra lepoan Lurgainerantz hartu nuen

Almizuriberri baserrirantz garo pila
Almizuriberri



Eserleku aparta baso-basoan!

Basoko bidea
Seinalea
Aia ingurua

Landarbideko ortutxoa
Zarauzko balkoia















 

Zengotita-Zengotitagaina-Oizgaina-San Kristobal baseliza-Ganbe

 Lekeitioko bizkaibusez Zengotitaraino. Bertan jaitsi eta aldapa pikean tontorreraino 


Bidean E.ra begira. Mallabi eta Ermu lainopean





Anboto











Iturrizuri







Izena: San Kristobal.

Parrokia: Gerrikaitzeko Andra Mariaren Natibitatea.

Kokapena: Mendixka batean dago, Oiz gainaren ipar-mendebaldean, itsaso-mailatik 791 m-ra. Isolatuta. Bere inguruko lautadak San Kristobaleko Zelaia izena du.

Sarbidea: Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Zugastieta arteko errepidean, 45 km-an, ezkerretara, baso-bidetik, desbideratzea hartu behar da. Ondoren, eskumatara, baso-bidetik hartu. Azkenean, baso-bide honetatik baselizara helduko gara.

Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (12,90 x 7,30 m) du. Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua bi zinbria gainean. Ekialdean eta mendebaldean bi gurutze daude. Barnealdean, bi zinbrietako baten inguruan burdinazko hesiak aldarea baselizaren gainontzekotik banatzen du. Ateburudun burdinazko atea hegoaldean. Bi leihoburudun leiho hegoaldean. Gezi-leiho bi iparraldean. Harrizko harlauzadun zorua.

Irudiak: San Kristobal.

Artapena: Ona.

Oizko San KristobalOizko San Kristobal.

Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 10ean, San Kristobal eguna. Gaur egun, jaia, hurrengo domekan ospatzen da.

Egun horretan hiru meza ospatzen dira: bi baselizaren barnean eta bat, eguraldiak laguntzen badu, kanpoan. Herri erromeria.

San Gregorioren Letaniak: Garai batean, maiatzaren 9an San Gregorio egunean, meza ospatzen zen. Egun horretan, Ibarruriko parrokiatik errogatiban joaten zen baseliza honetara.

Eskaerak eta eskaintzak: San Kristobalengana jotzen da belarriko minak sendatzeko. Gaur egun oraindik bertan bedeinkatutako olioa belarrian ematea ohitura da.

Tradizioaren arabera baseliza honetan olio-eskaintzak egiten ziren. Gaur egun, berriz, xirioak eta dirua eskaintzen dira.

Aztarnategia: Litekeena da baselizarekin batera aztarnategia egotea, zeramika zati bat topatu da-eta. Zeramika zati horri bertako ohiko zeramika esaten zaio eta erromatarren sasoietakoa da. Harresi baten zimenduak ere topatu dira, baina ez dakigu ezer horren jatorriaz. Indusketarik ez da egin eta, hala eta guztiz ere, zaila da noiz egin zen jakitea. Edozelan ere, Kristo osteko I. eta V. mende bitartekoa izango dela uste da.

Oharrak: Bere ezaugarriengatik baseliza-aterpetzat har daiteke. Mendebaldean aterpetxea du. Bertan, harrizko mahai, egurrezko banku luzeak eta beheko sua ditu. Baina barnea bera, burdina-hesiak banatzen duenez aldare-presbiteriotik, aterpe moduan ere erabil daiteke.




Ganbe edo Anbre baserria. Fernando Muniozguren lankide ohiaren jatorria. Aspaldian egin izan nuen Mendatako ibilaldia berarekin, eta azkenik hortxe ikusi nuen



Bide bazterreko landareak: kuku-belarra

Mantxua inguruko bide-seinaleak

Estabil errota, Golako errekaren bazterrean

Baserriak Santa Eufemia baseliza du. Bertan ohar deigarria dago: "gorde egizu garritako gaitzetatik"

Golako erreka

Goiako errekarekin bat eginda negutegian piper-saila!


Goiako errekaren zubia

Zugaza

Bide-gurutzea

Zarrabenta
Probalekua

Etxeaurre loratsu

San Kristobal. Gaur egun, San Pedro Apostolu moduan ezaguna da.

Kokapena, Zarrabenta auzoan, mendi-hegalean, Goikoetxe baserri-etxearen ondoan..

Deskribapena, Oinplano angelu zuzena (11,80 x 7,40 m) du. Zuritutako harlangaitzez egindako hormak eta harlanduzko ertzak. Lau isurialdeko teilatua. Bao bakarreko zementuzko kanpai-horma kanpaiarekin. Gainean, burdinazko gurutzea du. Mendebaldean puntu-erdiko arkua duen atea. Hegoaldean, dinteldun leihoa eta gezi-leihoa ditu. Zementuzko zorua. Oinetan ataripea. Kanpaian erliebean grabatutako gurutzea du.

Irudiak, San Kristobal nagusiena da, halere, San Pedrorena eta San Paulorena ere badaude.

San Kristobal

 Marmizko (Mendata) eta Gernika-Lumo arteko gurutzean izen hori zuen baseliza egon zela gogoratzen dute auzotarrek. Eremu honetako leku batek San Pedrogana izena du.

Herri-tradizioaren arabera San Pedroren eta San Juanen irudiak, bere garaian, San Kristobal baselizara eraman ziren.


Montalban dorretxe

Olabezarra auzoan dago, Arratzu elizatik oso hur. Dorretxe ikusgarria da, bai muino batean dagoelako lurralde guztia jagonez, bai oinplano pentagonal exotikoa daukalako, bakarra Bizkaian.

Ez da batere normala dorretxeak muinoetan egotea, talaia modura; normalean beheko aldeetan egoten dira, erreka bazterretan, erreketako ura behar dute-eta burdinola eta errotak jardunean izateko. Hauxe dugu, beraz, barnealdeko dorretxeen artean muino baten dagoen dorretxe bakarretako bat.

Dorretxea

Ondo zainduta dagoen eraikina litekeena da 783an Fortun Lopez Jaunak, lehenengotako Bizkaiko JaunaK, sortu izana. Badirudi XV. mendean berregin zela. XX. mendearen hasieran bere jabea Maria Eugenia Montijo enperatriza, Arteagako Anderea, izan zen eta, geroago, Juan Tomas Gandariasen oinordekoek jaso zuten. Ordutik aurrera esku desberdinetatik igaro da.

Oinplano pentagonaleko eta bost isurialdeko estalkidun dorretxe txiki eta sendoa da; harlangaitzez dago egina eta hegalak eta baoak harlandu onekoak ditu. Hormak, bi metroko lodierakoak, bao asko ditu fatxada guztietan. Fatxada nagusia 10 metro garai da eta hamahiru zabal; arku gotikodun atea dauka eta harburu handi bi, patin bati dagozkionak seguruenik. Fatxada honek bost gezilehio ditu, horietako bat zabala.

Sartaldeko horma ere 10 metro garai eta 13 metro zabal da; gezileiho bi, bao bi eta atea ditu. Iparraldeko fatxada 10 metro garai eta 10 metro zabal da eta leiho gotiko ederra dauka, arku konopialduna, bai eta bi bao eta gezileiho bat ere.

Azkenik, Hegoaldeko fatxadak angelu irtena osotzen du eta itsu-leiho txiki eta zabala baino ez du zoruaren altueran.

Dorretxeak inguru guztian daukan harburu errenkada ikusgarria da; teilatuaren egitura harburu horretan dago bermatuta.

Dorretxeen arkitekturan bada ezohiko elementu bat, sortaldeko fatxadan, barrualdean, eskailera bat egotea hormari atxikita eraikinaren gainerako solairuetara joateko.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke barrura.


Dorretxearen inguruko artadia


Bidegurutzea. Bi aukera

Arratzuko Santo Tomas
Eguneko jantokia!
Bista


Berakatzak prest!



Arzubia zubia. 1759ko agiri baten Zubiaur (Ajangiz eta Arratzu artean), Uarka (Arratzu) eta Arzubia zubiak aipatuta ageri dira. 
Zubiaren erdian kokaturiko harlauza laukizuzen batek Arratzu eta Mendataren arteko muga adierazten du. 
Bere ezaugarriak ondokoak dira: erdi puntuko arkua, dobelaje ona, estriboak eta goiko egitura oso erregularrak, eta harlandu ona. Oraindik orain alde bietako horma txikiak erakusten ditu. Bere artapen-egoera ona da.


Golako erreka

Astakume
Golako
Golako erreka bazterreko landareak

Kipula landatzen. Jada, 500 ziento landatuak Golako erreka bazterrean





Olazarra burdinola eta errota: 

2005ek
XVII. erdialdeko agirietan jasoa dago Olazarrako burdinola. 1799. urtean arteagatarren leinuko Montijoko kondearena zenean, 703 burdin kintal eman zituen. XIX. mendearen erdialdean utzi zion jardunari. Trianoko (Muskiz) mendietako burdinaz hornitzen zen. Meatzaritzako gabarretan garraiatzen zuten burdin mea kostaldetik Ajangizko "Errenteriara", gaur egungo Gernika-Lumoko auzora. Handik lantegiko biltegiraino animalien bizkarrean eramaten zen. Lantegiko labeetan mea txikitu eta berotu egiten zen pasta edo "agoa" sortu arte. Pasta hori mazoaz lantzen zen zepatik bereiztu eta itxura emateko. Bost langilek osatzen zuten burdinolan lan egiteko oinarrizko taldea: bi urtzailek, bi forjarik eta ikastun batek. Langileen jantziak, soingainekoak eta artilezko kapela zabalak, berotik zein txinpartetatik babesteko egokiak ziren. Gau eta egun egiten zuten lan, txandaka, ura zegoen bitartean. San Joan egunetik San Migel egunera ez zen urik izaten.
Burdinolari itsatsitako eraikina bi ardatzeko irin errota izan zen XX. mendearen azken hamarkadetara arte. Lehenago beste eraikin bat izan zen, burdinolaren garai berekoa, 1745ean "Arratzu errota" bezala erregistratua, eta 1799an lantegiaren izen eta jabe berak izan zituena.


Arratzuko Santo Tomas


Gernika



Ajangizko kultur etxea

Ajangizko Igokundearen eliza




Gernika-Lumoko hirigunean Errenteria auzoan, Lekeitio eta Markinarako bidegurutzean.

Gurutzearen aurrealdea Iparmendebaldera orientatuta dago.

Jatorria: Gurutzadura hau 1468ko ekainean Errenteriako zelaietan izandako guda gogoratzeko eraiki zen. Muxikako eta Arteagako jarraitzaileen artean gertatutako borroka honetan hildako ugari egon ziren, tartean Joannes Arteaga, Arteagatarren garrantzitsuenetariko bat. (Gehiago jakiteko: Arteagako dorretxea).

Elementu hau ondoko gorputzez dago osotuta: harmaila, oinarria, harroinen zutabea, fustea eta kapitela, eta goialdeko gurutzea.

Harmaila zirkularra da, hiru mailaz osotutakoa, eta gainean pedestala dauka. Pedestalak zokaloz eta plintoz eratuta dago. Zokaloa lau angeluarra da eta 0,65 m-ko tartea du aldeen artean. Aurrekoak 0,41 m-ko plintoa eusten du. Plintoaren lau aurpegiak hutsituta daude eta bakoitzaren barruan apaindura izartsua duen irudi diskoidala ageri da grabatuta erliebean.

Zutabeak moldura bi dituen harroinez osotuta dago. Honek eusten du fuste zirkular lisoa. Fustearen behealdearen herenean plintoan ikus daitezkeen antzeko lau diskoak ditu grabatuta. Kapitela, boluta formako lau hostoz dago apainduta. Angelu bakoitzeko boluta bana ageri da. Kapitelaren gainean abakoa dago eta azken honek gurutzea eusten du.

Goialdeko gurutzearen azkenean florenes daude eta bere barruan lantzerkan zizelaturiko beste gurutze bat du. Aurrealdean, Kristo gurutziltzatua du INRIren kartelaren azpian eta, atzealdean, Birjina, Haurra besoetan duela. Birjina eta Haurra bat ez datozen forma-proportzioak dituztenez era traketsean landuta dagoela ematen du.

Elementu osoa hareharrizkoa da eta 4,85 m-ko altuera du.

Oharrak: Zokaloa, plintoa eta fustea ez dira hasierako gurutzearen jatorri berekoak. Goialdeko gurutzea errenazimentuko estilokoa da, baina lehenago aipatutako elementuak berriagoak dira.








LA BATALLA DE GERNIKA

El año1835 el país se desangra en la guerra entre los ejércitos carlistas y liberales. En dicha

batalla murieron mas del doble de personas que en el bombardeo de Gernika.

 

Preparandose para el combate
 

El general de brigada liberal Fermín Iriarte tras pernoctar en Bermeo y después en

Mendata tomó direccion a Gernika. Allí calculó el general carlista Juan Manuel Sarasa que

pasaría la noche por lo que resolvió marchar a su encuentro, confiando en la superioridad de

sus tropas dado que las de Iriarte no llegarían a los tres mil hombres. Además Sarasa hizo

llamar a los cuatro batallones carlistas instalados en Oñate y a quienes esperaría en Mendata y

Albiz.

Después de un pequeño descanso en Gernika, Iriarte siguió su marcha hacia Lekeitio. Sarasa

quiso cortarle el paso saliendo desde Zornoza pero al llegar al alto de Andracas una espesa

niebla y lluvia abundante detuvo su marcha.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Primer combate en las calles de Gernika

Iriarte, después de haber pernoctado en Mileste, distante media hora del paraje que

ocupaban los carlistas, tomó el camino de Lekeitio, y contramarchando se dirigió a Gernika.

Sarasa corrió a anticiparsele y ocupó la villa haciendo los preparativos para hacerle frente. Al

aparecer las fuerzas liberales se abrió fuego pero los liberales acometieron con tal brio que

rechazaron los puestos vanzados de los carlistas arrollandolo todo a su paso. Pero ya en las

calles de Gernika chocaron con el mayor número de los carlistas. A esta situación hay que

añadir la aparición de los batallones guipuzoanos carlistas por el Burgoa quienes dieron una

impetuosa acometida al flanco izquierdo liberal por lo que Iriarte se ve obligado a destacar

una gran parte de sus fuerzas contra sus nuevos enemigos. La noche se acercaba y la situación

empeoraba por momentos para los liberales. Entonces Iriarte decide jugarse el todo por el

todo y se arrojó intrepidamente a la conquista del pueblo.

Segunda embestida liberal en el puente de Renteria.

Acomete por última vez el puente, lo atraviesa pisando montones de cadaveres,

penetra en la villa y llega a la plaza dejando el suelo cubierto de muertos. Los intrépidos

vizcainos (carlistas), protegidos por los lanceros, les dan allí una terrible carga a la bayoneta.Y

los liberales, cansados de pelear contra fuerzas superiores y valientes, van poco a poco

cediendo el terreno, declarándose al fin la victoria por los carlistas

Parte de bajas y de calamidades

Terrible y desastrosa fue para Iriarte esta derrota."Solamente en el pequeño recinto

desde la venta de Tablas, vega de Rentería y calles deGernika hasta Ereño-dice un documento

de procedencia carlista-se recogieron y sepultaron como aparece de varias certificaciones,

cuatrocientos cincuenta y tres cadáveres de jefes, oficiales y tropa. Sin contar con los que

se ahogaron por haberse volcado al paso de los primeros la escalera que hacía de puente, y en

su carrera se tiraban al agua. Ni tampoco los que después de Ereño mataron las partidas de

observación y compañias de bloqueo de Lekeitio,que pasan de ciento.

Entre los prisioneros, solo se hallaron cincuenta y cinco heridos, que se dirigieron a los

hospitales. Pero sé que por haberlos tenido muy a retaguardia se llevaron multitud de ellos

para Lekeitio. Además quedaron en nuestro poder,entre pasados y prisioneros,doscientos y

un individuos, toda la numerosa brigada, dos piezas de artilleria de montaña con su tren, y

municiones, cajas de guerra, armamento y otros efectos.

Fueron fusilados, en represalia del asesinato cometido últimamente por la misma columna

con dos soldados nuestros hechos prisioneros, dos coroneles, un teniente coronel y tres

subtenientes (en el documento se señalan nombres y destinos), después de haber recibido los

auxilios espirituales.

Nuestra pérdida, aunque muy sensible, ha sido insignificante comparada con la gran victoria,

por consistir en un coronel, dos capitanes, dos subalternos y cincuenta y cinco sargentos, cabos

y soldados heridos en la división de mi mando"

 

Los liberales sitiados en el convento de la Merced

 

Las fuerzas de Iriarte quedaron cortadas por el enemigo en el convento de monjas de

Rentería, unos doscientos hombres. Solos y cercados resolvieron aguantar en el convento

antes de rendirse.

Sarasa les invita a la rendición, pero no obtiene respuesta. Intenta el ataque e incendio

del convento pero tampoco consigue nada: Tras las puertas quemadas hallaba fortísimas

paredes de guardafuegos que los sitiados habían improvisado. Viendo la inutilidad de este

medio Sarasa se propone abrir en el coro una brecha por la cual penetrase el humo de los

combustibles que amontonaba alrededor del convento. Y a este fin manda poner tras el altar

mayor una pieza de artillería. Tampoco lograría su objetivo.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Espartero rescata a los liberales sitiados en la Rentería

Espartero llegó a Gernika, y desde el alto de Muniketas divisó las llamas del convento

Temiendo llegar tarde y para avisar a los sitiados de su llegada mandó disparar tres cañonazos.

Al oirlos y apercibirse de su llegada los carlistas se retiraron a Arratia y los guipuzcoanos a

su provincia por Munitivar. Espartero les persigue por las calzadas de Astoaga pero no logra

darles alcance y baja a Gernika por Mendata. Alli socorre a los heridos y agradece su ayuda a

las monjas. El cuatro de mayo Espartero dictó la siguiente orden del día:

"Soldados: van a desfilar por delante de vosotros ciento noventa y cuatro valientes, que

atacados por ocho batallones, batidos por la artillería a menos de tiro de pistola, y rodeados

del incendio que devoraba el débil edificio a que se habían acogido, no han titubeado un

instante entre el honor y la muerte que les amenazaba. Han sellado su lealtad con sangre. Y la

patria, admirada, premiará y transmitirá a la posteridad los heroicos hechos de tres dias, en

que el hierro, el plomo y las llamas han cercado a estos bizarros militares (...)para eterno honor

de los regimientos de Gerona y el Príncipe, a que pertenecen"

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JUAN MANUEL SARASA LOCEN

Militar navarro nacido en Olloen en 1785 y fallecido en Pamplona en 1856. Combate contra

las tropas de Napoleón en Alemania y Suecia. Participa activamente en las campañas realistas

de 1821 a 1824, y en 1833 toma partido por la causa del pretendiente carlista, combatiendo

junto a Santos Leon y Sagastibeltza, organizando el movimiento carlista en la merindad de

Pamplona. En 1835 es ascendido a general de los carlistas vizcaínos, enfrentándose al general

isabelino Iriarte en Gernika. Participa en el segundo y tercer sitio de Bilbao. 

 

 

Fuente: "Crónica general de España-Crónica del Señorío de Vizcaya" deFrancisco Rodriguez

García.

 

Editado en la revista Aldaba . Autores: David A. Carrero y Alberto Iturriarte componentes del

Gernikazarra Historia Taldea