Baliabideei etekina
ateratzen
Mintzanet webguneak hiztunak harremanetan jartzea du helburu, eta
Mintzatuk, euskaraz egiten duten lekuak ezagutaraztea: Interneten abantailak
euskararen zerbitzura jarri dituzte bi proiektuek.
Maialen Unanue
David Doblas saskibaloi jokalariak Mintzanet ezagutu zuen Donostiako
San Telmo museoan egin zen Mintzodromoan. / MARAMARA
Euskaraz hitz egiteko inor ez izatea arazo izaten da maiz euskara
ikasleentzat. Eta, hain zuzen, eskoletan ikasitakoak hortik kanpo praktikan
jartzea da hizkuntza bat menperatzeko gakoetako bat. Teknologia berriak
aprobetxatuz, Maramara taldeak Mintzanet proiektua abiatu zuen urtarrilean:
euskara ikasleak eta euskara menperatzen dutenak harremanetan jartzen ditu,
aurrez adostutako maiztasunarekin, Internet bidez euren artean hitz egiteko.
Mintzalagun egitasmoaren Interneteko baliokidea da Mintzanet. Elkarrizketak aurrez aurre egin beharrean, Internet bidez bideokonferentziak doan egiteko aukera ematen duen Skype bidez egiten dituzte: hori da aldaketa bakarra. Bidelariak eta bidelagunak dira figura nagusiak, Maramarako langile Cristina Tapiak azaldu duenez. Bidelagunek euskara ikasi nahi dutenei laguntzen diete: «Bidelariek, oro har, badakite euskaraz, baina hobetu edo sakondu egin nahi dute, eta, inguruan horretarako aukerarik ez badute, Mintzaneten bidez egin dezakete». Eta guztia, musu truk: «Ikasi nahi duenak ez du ezer ordaintzen, eta horiei laguntzeko izena ematen dutenek ez dute ezer jasotzen trukean».
Mintzaneten parte hartzea, doakoa izateaz gain, oso erraza da: «Lehenengo, Mintzaneten webgunean sartu —http://www.mintzanet.net—, eta izena eman behar da. Galdetegi bat bete behar da gero». Izen-abizenak eta bestelako datu batzuez gain, garrantzitsuena erabiltzaileak zein egunetan eta zein ordutan hitz egin nahi duen adieraztea da: «Hala, erabiltzailearekin hitz egingo duen beste pertsona bat bilatuko dugu: zein zeinekin elkar dezakegun aztertzen dugu, betiere, ordutegi horiek errespetatuz».
Saio laburrak dira, edonoren egunerokoan aldaketa edo traba ez izateko: «Orokorrean, hamabost edo 30 minutuko saioak dira, baina, erabiltzaileek aitortu digutenez, ia gehienetan, luzatu egiten zaie solasaldia, gustura egoten direlako». Erabiltzaileentzat erosoa izango den zerbait izatea du helburu Mintzanetek, eta, alde horretatik, etxeko sofatik parte har daiteke: «Imajinatu donostiar batekin duzula hitzordua: ez duzu hara joan behar, etxetik hitz egin dezakezulako». Internet bidezko elkarrizketak direnez, Euskal Herritik kanpo daudenek ere parte har dezakete —erabiltzaileen %15 atzerrian daude—.
Tapiak bikote bakoitzaren egutegiak finkatzen ditu, eta erabiltzaile bakoitzak webgunean bertan kontsulta dezakete egutegi hori. «Ahal bada, bikoteak beti berdinak izaten saiatzen gara, bestela nahasmendu handia da denentzat», azaldu du Tapiak.
Berrikuntzak izango ditu Mintzanetek gutxi barru: plataforma propioa garatzen ari dira, udan prest izateko asmoz. Saioei buruzko datuak ezin eskuratzea da Skypen desabantailetako bat —zenbat saio egin diren, zenbat denbora iraun duten...—, baina ez bakarra: «Erabiltzaile gehienak gazteak izan arren, batzuek 60 urte dituzte, eta ez dira oso ondo moldatzen Skypearekin; programa eroso eta erabilterrazago bat sortu nahi dugu».
Iazko Euskararen Egunean, abenduaren 3an, aurkeztu zuten Mintzanet, baina hilabete bat geroago, urtarrilean, jarri zen martxan: «Orduan hasi zen behar bezala, bidelagun eta bidelariekin».
Helburu nagusia euskara bultzatzea da: «Euskara gero eta jende gehiagok hitz egitea da asmoa». Aurkeztu zutenez geroztik, 200 pertsona inguruk parte hartzen dute Mintzaneten. Dena den, bidelari eta bidelagunen artean desoreka dago: «Baditugu bidelagunak, eta pila bat eskertzen diegu egiten duten lana, baina gehiago behar ditugu».
Lekuak identifikatzeko
Euskararekin lotutako beste proiektu bat da Mintzatu (http://www.mintzatu.com). Helburua erabiltzaileek Euskal Herrian eta nazioartean euskaraz hitz egiten duten denda, elkarte, taberna eta bestelakoak identifikatu eta sarean ikusgarri jartzea da. Hala, leku ezezagun batera joanez gero, euskaraz non hitz egiten duten jakin ahal izango dute Mintzaturen bidez, azkar batean. Sare soziala ere bada, izena emandako erabiltzaileekin harremanetan jartzeko aukera baitago.
Bulegoko kafe makinaren inguruan hasi zen dena, webgunea garatu duen Irontec enpresako Iker Sagastik azaldu duenez: «Hainbat euskaldun daude enpresan, eta pentsatu genuen ondo legokeela euskaraz hartuko zaituzten lekuak zeintzuk diren jakiteko aplikazio bat edukitzea; orain arte ez zegoen halakorik».
Iaz jarri zuten martxan webgunea, Donostian egin zen Xare 2012 jardunaldian. Orain, Sagastik adierazi duenez, hobekuntza batzuk egingo dizkiote, eta, horrez gain, Android eta iOS telefonoetarako aplikazioak plazaratuko dituzte —ekainaren amaiera edo uztailaren hasiera aldean eskuragarri izatea espero dute—.
Erakundeek ere parte har dezaketen arren, herritar arruntentzat pentsatuta dago Mintzatu: erabiltzaileek euskaraz egiteko aukera izan duen lekuaren argazki bat atera eta sarean jar dezake. Check in egitea deitzen zaio horri. Foursquare aplikaziotik hartu dute ideia, baina balio erantsia eman diote: ezaugarri linguistikoak dira, hiztunek euren hizkuntza non hitz egiten den erreferentziak izan ditzaten.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina