Gure Athletic-en 100 urteko zelaiari asteon azken agurra eman genion.
Hainbat bizipeni azken agurra eman genien: lagunekin generalera joaten ginenean Arieta anaiak ikustera, jubenilen ligan Igartua eta Lavin ezagutu genituenean, Juventus-en aurkako partida, hainbat abesti ("arriba, arriba, arriba. Arriba Rojo ese balón...") eta abar, eta abar.
San Mames zaharrak makina bat partida ikusi ditu. Garai bakoitzera moldatu egin izan da. Horietako bat Athletic-en emakumezkoen futbol taldearena.
Asteazkeneko omenaldian nesken falta igarri nuen. Non zeuden? Guretzat, atheltic zaleentzat ez dira existitzen?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina