Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko ekainaren 1(a), larunbata

Caritasek pobrezia kronifikatu dela adierazi du



Caritasek pobrezia kronifikatu dela adierazi du
Onintza Irureta Azkune
http://www.argia.com/argia/fitx/irudiak/46649stop%201.jpg
Caritasen ustez, herritarren egoera larriagotzen ari da.
2012ko balorazioa egin du Caritasek eta kezkatuta dago emaitzekin. Senideek gero eta gaitasun gutxiago dute ingurukoak mantentzeko eta krisia luzatzeak pobrezia kronifikatu du.
Gipuzkoan, 29.081 herritar artatu zituen Caritasek iaz. 2011n baino %20 gehiago. Nafarroan diru sarrerarik gabeko herritarrak 418 ziren 2012an. Aurten, 1.099. 2012ko zifrek nabarmen egin dute gora, 2011rekin alderatuz, eta gauza bera ari da gertatzen aurtengo datuak iazkoekin alderatuz gero. Caritasen ustez, arazo larriak dituzten familiak aiton-amonen pentsioek babestu dituzte neurri handi batean orain arte. Krisia luzatzen ari da ordea, eta lehen babes emaile zirenek gaur egun ezin dute familia osoa artatu.
2012ko datuek diote emakumeek laguntza gehiago eskatu dutela gizonek baino. Bizkaian artatutakoen %58 emakumeak dira, Araban %61.
Datu baikor bakarra topatu du 2012ko balorazioan: Gipuzkoarrek bi milioi euroko laguntza eman diote Caritasi. 2011n 1.200.000 euro jaso zituzten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina