Abiapuntua Alonsotegiko Irauregi tren geltokia. Horraino trenes heldu naiz, La Roblako trenaz baliatuz.
Bilboko tren geltokia Severino Achucarro arkitektoak diseinatu zuen.
Alonsotegiko Irauregi tren geltokira trenean aukera izan nuen Santa Ageda geltokian sartu zen bidairi batekin berba egiteko. Ez ohikoa zen, hiru gurpildun bizikletarekin hartu zuen trena. Eta nik galdetu egin nion zein zen bere asmoa. Txirrindulariak esan zidan Zallaraino zihoala, eta bertatik el Cabrio igotzeko asmoa zuela bizikletaz. Galdera berri bat luzatu nion, ea auto gidariek errespetoa izaten zuten. Berak esan zidan ospea kontrakoa izan arren, jarrera aparta izaten zutela.
Horrela heldu nintzen Irauregi-ra. Bertan Koskojales kaletik abiatu nintzen ibaian gora errotonda bateraino. Hemen trenbidepetik aldazgora.
Berehala goiz osoan zehar lagun izan nituen seinalekin topo egin nuen: zuri-gorriak 281 IL. Alonsotegiko Zamundi auzorantz.
Bidean etxabereak izan nituen lagun:
Zamundi auzorako bidean Santa Kiteria ermitara heldu nintzen. Bertan atseden lekua dago:
Seinale zuri-gorriei ekinez zuhaitz artean jarraitzen dut. zuhaitz amaitzen direnean, adi seinalea galdu barik.
Jadanik Ganeroitz aurrez aurre dut, H.ra.
Ganeroitz-en ostean ibilaldi honen hurrengo mendia: Eretza
Atzean utzi dut Ganeroitz
Hurrengo auzoa Saratxo, eta bertan San Sebastian baseliza
Seinale berriak lagun: GU01, zuri-urdinak
Orain arteko bidearen zati bat: Ganeroitz
Eretzarako "korridorea". Behetik gora
Goitik behera
Behetik gora
Tontorretik beheraino. Erripe gero!
Eretza-ren tontorretik aurrera. M.ra. Behorra eta kumea
Berenilla aterpera heldu eta aurrera egin nuen
Pinadian zehar Arbori leporaino. Luxar-rerako bidea hartu nuen
Luxar tontorrean GueƱes eta Zalla aldeaz gozatzeko aukera paregabea bertako abelgorriekin batera
Maldan behera jo nuen beheko pinadirantz, eta lantzarreko atea zeharkatu nuen
Jada pistan, bertotik behera bide osoan seinale zuri-urdinak lagun GueƱes-eraino
Bidean kanposantu aurretik pasatu nintzen
GueƱes-eko plazaraino. Bertan Andra Mari elizaren atari zoragarria
Plazako Frontoi tabernako kanpo aldean negoela eztarria freskatzen fijatu nintzen bertako etxe bateko "amarru-ez"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina