Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2018(e)ko uztailaren 12(a), osteguna

Joaquin Maria Ferrer



                                     
    Hiru urteko liberalaren ostean absolutismoa gailendu egin zen, eta Joaquin Maria Ferrer jaun sanpedrotarra Parisen kokatu zen.
             Francisco Goya - Manuela de Álvarez Coiñas y Thomas de Ferrer                                      Manuela Alvarez Coiñas anderea eta Joaquinen emaztea harekin batera ihes egin behar izan zuen.                                             
     1824ko maiatzaren 30ean Goyak erregearen baimena lortu izan zuen Frantziara joateko. Ekainaren 30ean Parisen zegoen eta harremanetan hasi zen Joaquinekin.

   Goyaren artelana, Joaquin,  inpresionista hutsa dugu. Modeloaren ezaugarri fisikoak azpimarratu zituen egiatasunaren izenean. Beltz-tonuak eskutan duen liburutxu gorriak eta korbata "jabot"-ek apurtzen ditu. Joaquinek 46 urte zituen.
   Manuelaren erretratua lurkorragoa izan zen eta argi-ilunenk iraun zuten. Manuelak 30 urte zituen.
   Artelanak sinatuak daude: "Goya, Paris, 1824", "Goya 1824".
   Bi erretratu horiek Ferrer senideena da. Alaba nagusiaren, Flora Ferreren, familiaren eskuetan.

   1828ko apirilaren 16an Goya hil zen Bordelen.
 
                                                 

2018(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena

Arbola txarrak itzal gutxi. Bilbotik paseoan

Ibaizabalen koloreak:
Uretatik kanpo...
 eta uretan


Atseden leku aparta!

Artxandako funikularraren "tuneltzarra".

Hortxe,  bizi irauten!