Erroldatutako baskoiak
Bascoien errolda egin zuen Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute
Frantzian, eta Euskal Herrira ekarri nahi dute
Iñigo Astiz Bilbo
Saint Deniseko hangar batean dago Mocconio Veroren hilarria,
Frantzian. / EUSKARA JENDEA
Herri garaiezin bat bazela, eta erromatarrak ere uxatu zituela. Hori
dio mitoak. Euskaldunak bakarturik egon direlako mantendu dela euskara mende
eta mendeetan. Baina dagoeneko argi da mitoa mito baino ez dela. Ez garaiezin,
eta ez bakartua: erroldaturik egon ziren baskoiak, barduliarrak, autrigoiak,
karistiarrak eta akitaniarrak. Erromaren administrazio pean. Eta badira hori
frogatzen duten datuak: Mocconio Vero pretoi erromatarraren hilarria,
esaterako. Hura izan zen K.o. I. mende bukaeran edo K.o. II. mende hasieran
egun Euskal Herria osatzen duten lurretan ziren herrien errolda egin zuena, eta
hori da bere hilarriko inskripzioko meritu zerrendan ageri direnetariko bat.
Baskoien eta barduliarren hogeitalau herri kontatu zituela. «XXIIII», testuan
irakur daitekeenez. Louvre museoaren biltegi batean aurkitu du harria Euskara
Jendea dokumentala egiten dabilen ikertzaile taldeak, eta hilarria Euskal
Herrira ekarri nahi dute orain. Irunen dagoen Oiasso erromatar museoak
(Gipuzkoa) egin du eskaria, Mertxe Urteaga zuzendariaren eskutik.
Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteak ari dira Euskara Jendea dokumental sorta egiten, Xamarren izen bereko liburua abiapuntu hartuta. Iraupen ertaineko sei dokumentalen bidez, euskararen eta euskal hiztunen komunitatearen historia aztertzea da asmoa, eta bigarren kapitulua grabatzen ari zirenean egin zuten topo Mocconio Veroren hilarriarekin. Erromatar garaiari eskainitako atalean, hain zuzen ere. Lutxo Egia eta Hibai Castro egileek azaltzen dutenez, bilaketa ez zen erraza izan. Hilarriaren aipamena bai egiten zuten adituek, baina hilarriaren arrastorik ez zuten inon aurkitzen. Eta dokumentuz dokumentu, eta biltegiz biltegi aritu behar izan zuten arkeologo lanetan.
Urteagak eman egin zien lehen aipamena, eta hari segika hasi ziren berehala. Baina aipamenak eta aipamenak baino ez zituzten aurkitu. Hitzak, bai, baina harririk ez. Baina, azkenik, Lauro Chioffi arkeologo italiarrak eman zien hilarria Louvren egon zitekeen pista. Eta han topatu zuten, azkenik. Louvren bai, baina ez Parisen, ordea. Saint Deniseko hangar batean daukate museoko arduradunek hilarria, Parisko museoan lekurik ez duten beste pieza baztuekin batera. Egiak eta Castrok argi azaltzen dute: «Haientzako hilarriak ez du garrantzi berezirik, baina euskal herritarrontzako bai». Eta horregatik harria Euskal Herrira ekartzeko asmoa. Eta diotenez, oraingoz, badute baikor izateko arrazoirik, erantzun ona jaso baitute orain arte Frantziako museoko langileen ahotik.
Mertxe Urteagak biziki eskertu du Euskara Jendea dokumentaleko taldeak egindako lana, «arkeologiaren arkeologia» gisa definitu duena, «museoetako soto eta biltegietan ere badagoelako zer arakatu».
Ptolomeoren gida
Hogeitalau herri direla. Hori da hilarrian Mocconio Verok egindako erroldaz esaten den guztia, baina ezin jakin herri horiek zein diren. Urteagak badu hipotesi bat, ordea. Izan ere, hogeitalau dira Klaudio Ptolomeo historialariak (K.o. 100-170) garai bertsuan egindako gida geografikoan aipatzen dituen baskoien eta barduliarren herriak. 24: baskoien 16, eta barduliarren 8. Andelos (Mendigorria), Kaskonton (Cascante), Namantourista (?), Itourissa (Aurizberri, Pompelon (Iruñea), Mouskaria (Tuteratik hurbil?), Gebala (Gebara), Oiasso (Irun), Toulonion (Dulantzi), Gabalaika (Galarreta?)... Eta Urteagak dioenez, litekeena da Ptolomeok izenez aipatzen dituen horiek izatea Mocconio Verok ere erroldatu zituen hogeita lauak.
Ohikoak izaten ziren erroldak erromatar garaian. Eta hain zuzen ere horregatik da bitxia Mocconio Veroren hilarriko aipamena. Hildakoaren meriturik handienak idazten zituzten erromatarrek hilarrietan, eta, beraz, haiek ere aitortzen zioten hainbesterako garrantzia baskoien eta barduloen herrien zerrendatze hari. Errolda hori hain ohikoa izan ez zen seinale.
Piezaren balio historikoaz gain, balio arkeologikoa ere nabarmendu dute Castrok eta Egiak. Oso-osorik dago ia 2.000 urte dituen pieza, eta argi irakur daiteke idazkia. Euskal Herrian ziren herrien aipamenak barne: «vasconum et vardulorum». Baina badu hilarriak balio sinbolikoa ere, eta hain zuzen, hori da haiek nabarmendu nahi izan dutena. Horregatik aritu dira haren bila, eta horregatik nahi dute Euskal Herrian. Bakartua egon izanaren mitoa ukatu, eta, halere, hizkuntzaren iraupena erakusten duelako. Paradoxa ederra: hilarri bat, hizkuntzak bizirik irautearen froga.
Iraupenaren misterioa
Koldo Mitxelena hizkuntzalariak esan ohi zuena hartu dute ahotan bi ikertzaileek: «Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria». Eta hori da Mocconio Veroren hilarriak erakusten duena. Gutxi gorabehera K. a. II mendean heldu ziren erromatarrak egun Euskal Herria osatzen duten lurretara, eta V. mendean erori zen haien inperioa. Zazpi mendez erabat kontrolaturik izan zuten lurraldea, baina, halere, mantendu egin ziren lekuan lekuko hizkuntzak. Bizirik iberiarra. Bizirik punikoa. Bizirik galiarra. Eta bizirik baita euskara ere. Eta hori da hilarriaren mezua Castro eta Egiak diotenez. «Menperatu egin zintuztegun, baina zuek zuen hizkuntza mantendu zenuten, hiztun komunitate gisa jarraitu zenuten».
Baina erromatarren ostean, aldatu egin zen argazkia. Urteagak azaldua duenez, desagertu egin ziren guztiak. Desagertu iberiarra. Desagertu punikoa. Desagertu punikoa. Desagertu guztiak, euskara izan ezik. «Zergatik?». Bere buruari egiten dio galdera arkeologoak, baina erantzun argirik ez da oraindik. Hori da Mitxelenak aipatzen duen misterioa. Eta hori erakustea da Egiak eta Castrok azaldu dutenez, Euskara Jendea dokumental sortaren asmoa. Hiztun komunitate baten iraupena kontatzea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina