Azken asteburuan Madariaga dorretxera hurbildu, eta bertako bistaz, erakusketaz, lorategiaz eta janariaz gozatzeko aukera izan genuen.
Horretan ari ginela gure lobatxoari pardela aldatzeko unea heldu zitzaion. Aitak hartu zuen umea eta abiatu zuen pardela aldatzera.
Berehala bueltatu zen. "Hori pardela aldatzeko abiadura eta trebezia!"
Kea, emakume baten bila zetorren, pardel-alda tokia emakumezkoen komunean zegoen-eta.
Horixe bai ederra! Biodibertsitatearen zentroa, eta hori konpondu barik.
Lagunok, izen handiak, baina izana oraindik urrun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina