«Hitzik onenak, zehatzenak eta politenak erabili behar ditugu»
Hitza du «konpromiso». Ahozko hitza. Hitz
pedagogikoa. Hitz artistikoa. Iradokitzailea. Tradiziozkoa eta berria.
Denak ditu baliagarri.
Gorka Erostarbe
/ LIGIA VAZQUEZ
«Ipuin kontalariak batez ere publikoa seduzitzeko
gogoa izan behar du, eta horretarako zein tresna menderatzen dituen
jakin behar du, eta agerian jarri». Martha Escuderok (Mexiko Hiria,
1961) 20 urte daramatza ipuin kontari, Mexikotik Bartzelonara joan
zenetik, hain zuzen ere. «Ordura arte ez nuen serio hartzen kontalaritza
jarduera». Bihar Errenteriako Kontuz Kontari jaialdian ariko da,
Kulturgunean (20:00).
Ahozko narratzailetzat edo ipuin-kontalaritzat duzu zeure burua?
[barreak] Neure burua beti definitu izan dut ahozko narratzaile gisa. Ipuin kontalari hitzak karga peioratiboa izan du maiz, eta, gainera, soilik umeentzako jardueratzat hartua izan da. Gainera, ipuin kontalaria bazara, izenik ere ez duzu: «Hara, zu al zara ipuin kontalaria?», esaten dizute. «Ez, ni Martha naiz», erantzuten diet. Ez zait gustatzen terminologia hori, baina onartu behar da gehien erabiltzen den hitza dela.
Badirudi ahozko narraziogintza ezinbestean haurrei lotua irudikatzen dugula. Zergatik?
Ipuin hitzarekin du zerikusia horrek. Hitz hori haurtzaroarekin lotzen dugu normalean, duela askotik. Literaturan, esaterako, ipuin hitza erabili beharrean kontakizun hitza erabiltzen da gehiago, nahiz eta generoa ipuinarena izan. Izan liteke helduok pentsatzen dugula ez zaizkigula gustatzen jada ipuinak. Baina, egia zera da, fikzioa den oro ipuina dela. Alegia, berriro ere, hitzei berez ez duten esanahia ematen diegula azaltzen du horrek. Oraindik han-hemenka esan behar izaten dugu ipuinak helduentzat ere badirela.
Ahozkoa gutxietsia al dago idatzizkoaren aldean, balio artistikoari erreparatuz gero?
Bai, erabat. Ez du aitorpen artistikorik. Ahozkoa alboratua gelditu da pixkanaka, baliorik ez duen zerbait izango balitz bezala. Azkenaldian, hala ere, zenbait ikerketa egin dira ahozkotasunaren poetikaz, etnopoetikaz, eta balioesten ari dela esan liteke. Etengabeko aldarria egin beharra dago. Kontatzeko molde desberdina da oso, ahozkoan edo idatzian. Ahal denean beti saiatzen gara halakoak azaltzen, pedagogia egiten.
Nola erakuts lekieke gizarteari eta erakundeei balio pedagogikoa soilik ez artistikoa ere baduela ahozko narraziogintzak?
Modu bakarra gure lana ondo egitea da. Hitzekin lan egiten dugu guk, hura da gure lehengaia. Guk daukagun konpromisoa da hitzik onenak erabiltzea. Horrek ez du esan nahi inork ulertuko ez dituen hitzak erabiltzea, baizik hitzik egokienak hautatzea, nahiz eta horietako batzuk galbidean egon. Hitzik onenak, zehatzenak eta politenak erabili behar ditugu. Horrez gain, guk istorioak kontatzen ditugu, eta errepertorio onak topatu behar ditugu.
Hitza. Zer da zuretzat hitza?
Ui... Hitzak dauka irudika genezakeen guztia, existitzen ez den guztia. Elementu zoragarri bat da, beti zerbait iradoki eta haratago joateko aukera eskaintzen dizuna.
Zuk zeuk iturri tradizionala eta egungo autoreen ipuinak erabiltzen dituzu. Zeren arabera jotzen duzu batera edo bestera?
Hautaketa ez dut egiten ipuinaren beraren arabera, kontatu nahi dudanaren arabera, baizik. Amodioaz hitz egin nahi badut, begira hasten naiz ea zer topatzen dudan ipuin tradizionaletan, mitoetan eta abar, eta baita egungo egileenetan ere. Hori bai, akaso kontu genetikoa izango da, baina egile mexikar askorengana jotzen dut, batez ere emakumezko egileengana, gainera.
Ahozko narraziogintza emakumeek egin dute historikoki batez ere?
Gauzak kontatzeak bi dimentsio izan ditu. Batetik, dimentsio pribatua, etxe barrukoa, nolabait; eta bestetik, publikoa. Etxe barruan, beti emakumezkoek kontatu izan dituzte gauzak, ez soilik istorioak, baita oinetako lokarriak nola lotzen diren edo bakailaua nola egiten den. Hori ere ahozkotasunaren parte da. Esparru pribatuan ahots hori izan dute emakumeek. Ipuina publikora irteten denean, ordea, gutxi izan dira kontalari emakumezkoak. Hain zuzen ere, emakumeak etxeko lanetara mugatuak egon direlako. Hor dago...
Kontraesana?
Bai, handia.
Mexikon jaiotakoa zara. Duela 20 urtetik Bartzelonan bizi zara. Nola txertatu dituzu ahozko tradizio mexikarra eta katalana, europarra, zure jardueran?
Ni naizen hori azaltzen duenarekin identifikazio berezia daukat, baina hemen topatu ditut istorio polit askoak. Mexikoko ahozko narrazioak ez du zerikusirik tradizio indoeroparrarekin. Modu labur eta mugatzailean esanik, ez dute zerikusirik printzesen ipuinekin. Han istorioek zerikusi handiagoa dute mitoarekin, sakratuarekin, nahiz eta hori ere galtzen ari den. Hala ere, ipuin indoeuroparrak egokitu egin dira batzuetan Mexikoko kultura eta ahozkotasunera, eta ipuin aldaera bitxi eta dibertigarriak sortu izan dira.
Noiz kontatzen duzu espainieraz eta noiz katalanez?
Nik nahiago izaten dut nire ipuinak ama hizkuntzan kontatu , espainieraz, baina katalanezko errepertorioa ere osatu dut. Baina ipuin desberdinak dira. Nire jatorrizkoak ezin ditut katalanez kontatu.
http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-05-31/035/001/hitzik_onenak_zehatzenak_eta_politenak_erabili_behar_ditugu.htm

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina