Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Oilarra zaindari


Zipar Gueñes Otxaran.

Ziparra aitzakia Bermejilloko San Lontzo bisitatzeko.

Horixe abiapuntua Gueñesen.

Kontrastea: loratan eta biluzik.

Amaitu bako Hurtado de Amezagaren jauregia. Martin de Zalduak gipuzkoarrak zuzendu zituen lanak. Felipe V. erregea hartzeko eraiki gura izan zuen jaunak.

Hariztia biluzik

San Lontzo baseliza, XI. mendekoa

Hortxe auzoa

Lehioa


Atea

Zipar aldetik Gurutze mendia.

Eretza, Belaute eta Larrea.

 Hausnarrean.














Ibilian: paisaia oroimena da.


 Tamarindo kaletik Arrigunaga hondartza eta Galea lurmuturra

Ereaga

Benediktatik Bizakiko zubia
 

Batelariak

Bizkaiko zubia

2015(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

Poesiaren eguna: Trikuarena

Gaur poesiaren egunaren izenean Bernardo Atxagaren olerki zoragarri honetaz gogoratu naiz.

Esnatu da trikua habi
hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz
guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera,
aditzak barne,
hogeitazazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du:
Amaitu da negua,
Ni trikua naiz, Bi
sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da
nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da
nire erresuma, Goseaknago,
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Ordea bertan gelditzen
da bera ere hosto lehor balitz,
artean ez baita eguerdia
baino, lege zahar batek
galerazi egiten baitizkio
eguzkia, zerua eta sapelaitzak
Baina gaua dator, joan dira
sapelaitzak, eta trikuak,
Marraskilo, Zizare, Zomorro,
Armiarma, Igel,
Erreka utzi eta mendiaren
pendizari ekiten dio,
bere arantzetan seguru nola
egon baitzitekeen
Gerlari bat bere eskutuaz,
Espartan edo Corinton;
Eta bapatean, zeharkatu egiten du
belardiaren eta kamio
berriaren arteko muga,
Zure eta nire denboran sartzen
da pauso bakar batez;
Eta nola bere hiztegi
unibertsala ez den
azkeneko zazpi mila urteotan berritu,
ez ditu ezagutzen gure
automobilaren argiak,
ez da ohartzen bere
heriotzaren hurbiltasunaz ere.

2015(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Abaroan. Belaute-Kamaraka-Mugarriluze-Goikogane-Laudio

San Adrian atzean utzi ostean, Gaztainaditik Bilbo.

Pagasarriko neberetatik aurrera hurrengoa: Belaute


Eretza

Belaute hurbilago.

Tontorra bistan.

Artiba urtegia


Zollo aldeko Kortzeta urtegia

Krutziaga lepoan abelburuak

Abaroan, hausnarrean.




Galarraga

Mugarriluze eta Untzueta Kamarakatik

Gudako lubakiak

Goikoganetik ikuspegia

Ganeko aldea

Untzueta

Lusurbeilanda ganeko zuhaiztia

Auzoak. Zelako lekuizenak!

Hizkuntz-zaborra:izuna

Baserri dotorea

2015(e)ko martxoaren 15(a), igandea

Eltzeak beti atxikitzen, berrian hartzen duen usaina.

Hiriko kaletarron mesedetan dendariak kalean ipini du putxera. Bertaraino lapiko-usain zoragarriak eraman nau.
Bejondeiola dendariari horrelakoa guztion eskura ipintzeagatik!


2015(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

Genio baten dekalogoa.


Bi anaiak, 1906. San Kristobal eta umea edo Eneas Anquises lepoan gogoarazten digu.

Gizona, emakumea eta umea, 1906. Familia sakratua. 25 urte zituen margolariak.

Ogiak eta frutontzia fruteekin mahai gainean, 1908-1909.

Zezenzalea, 1912. Kubismo analitikoaren adibidea.

Gitarradun emakumea, 1914. Kubismo sintetikoa.

Arlekin jesarria, 1923.

Kapeladun emakumea besaulki batean jesarria, 1941-42.
Sena bazterrean neskatxak, 1950.

 Bikotea, 1967.

 Venus eta maitasuna, 1967.