Arkitektura eta
emakumea
Ismael Manterola Ispizua
Argigarria izan da asteazkenean BERRIAren erdiz erdiko orrialdeak betetzen
zituen Amagoia Ibanen artikulua. Pritzker sariaren inguruan sortu den
eztabaidak ondo islatzen du arkitekturaren munduan emakumeek duten presentzia,
edo absentzia hobeto esanda.
Artearen mundua orokorrean gizonek mugitutakoa da, baina egia da artisten artean emakume kopuru handia dagoela. Baina badaude arte alor batzuk besteak baino gogorragoak emakumeentzat, adibidez, arkitektura. Agian ezagupen tekniko handiagoak behar dituelako edo, zaila da gaur egun emakume arkitektoengan pentsatzea. Izenak emateko eskatuko bagenu ez litzateke erraza izango, ezta Euskal Herrian ere, edo are zailago Euskal Herrian ere esan beharko genuke?
Zenbat irakasle emakume dago EHUko Donostiako Arkitektura Eskolan? Zenbat Iruñeko Opuseko Eskolan? Zerrendak zuzenak badira eta izenak ondo aztertu baditut, Donostiako Eskolan dauden 100 irakasleen artean 22 edo 23 emakumeak dira, eta Iruñean dauden 77 irakasletatik 14 bakarrik dira emakumeak.
Egin beharreko beste galdera da ikasleen artean zenbat diren emakumeak eta zenbat gizasemeak, jakiteko zein den emakume batentzat irakasle izateko aukera. Baina, unibertsitateko beste fakultateei eta lan munduari begiratuz gero, ez dirudi emakumeek aukera berdinak dituztenik.
Horregatik da hain inportantea Amagoia Ibanen artikuluak aztertzen duena. Sariek erreferentziak ematen dituztelako eta geure buruetan emakumearen izenak eta arkitekto hitzak bat egitea errazten dutelako. Horrekin batera, arte historia egiten dugunok erreferentzia horiek zabaltzen lana eta ardura daukagula iruditzen zait. Ezin dugu betiko jarraitu aurreko historiagileek emandako izenekin lan egiten. Begirada zabalagoak landu eta arte munduan (arkitektura barne) emakumeen mundua ere izan dela eta dela azpimarratu behar dugu. Norabide horretan lana eta esfortzu handia egiten ari dira irakasle batzuk, baina ez dirudi nahikoa denik. Irakaskuntza eta ikerketaren goi mailetan gizonak nagusi izaten jarraitzen dute, gauza bera sarien eta diru laguntza emateko epaimahaietan ere. Horregatik da hain zaila Denise Scott Brown-ekin egindako bidegabekeria konpontzea.
Askotan esku artean ditugun irakaskuntzarako egitarauak betikotzen ari garela pentsatzen dut. Quosque Tamdem? Noiz arte jarraituko dugu Picasso edo Gehryren jenialtasuna miresten eta hurrengo belaunaldiei transmititzen?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina