Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

Askatasuna harribitxia

Gogoan

ALertxundi

Gogoan geratu zaigu Assangeren izena. Gogoan Manning soldaduarena. Hemendik aurrera ondo gogoan gordeko dugu Edward Snowden izena ere. 29 urte ditu, CIArentzat lan egin zuen eta jakinarazi berri du bera dela Estatu Batuen espioitza-programak filtratu dituen satorra. “Ezin nuen utzi askatasuna murrizten”, esan du. Obamak (eta Londresek, Madrilek, han-hemengo agintari askok) oso bestelakoa du perspektiba: askatasunaren galerak “tenporalak dira, txiki eta salbuespenekoak” terrorismoaren kontra egiteko.
Askatasuna defendatzeko askatasuna murrizteak ez du sekula etekin onik eman. Aitzitik: askatasuna bera da beti kaltetua. Segurtasuna ziurtatzeko aitzakian hartutako neurri salbuespenekoak aurkari ideologikoen kontrako makinaria bilakatzen dira beti. Washingtonek 1934an sortutako Egintza Antiamerikarren Komisioak nazien kontra egitea zuen helburu: McChartysmoa ekarri zuen.
Noski, ondo gogoan dugu McCharty senataria ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina