Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

Baratze (II)


Baratze (II)


Aurelia Arkotxa
Berriz hartzen dut John de Précyren Baratze galdua (1912). «Baratzea, desobedientzia leku» deitu zatiaren marginalietan hitz hauk izkiriatu nituen joan den neguan: «Pont d'Espagne»-ko behereko ostatu handian hasten naiz zati honen irakurtzen… Eguzkia mendien gibelean kukutu dela… 2012 XII 29». Thoreau-ren Desobedientzia zibila-ren (1849) urratsetan dabila John de Précy. Baratzea, disidentzia leku. «Orainean sustraitzen gaituen» baratzearen erritmo baketsua, geldia eta jarraikia justu sistema kapitalistaren abiadura lasterraren kontrakoa delako: «…sistema kapitalista, geroz eta lasterrago doan erritmoan oinarritzen baita bizirik irauteko, eta beti eginahal gehiago eskatzen baitie bere menpe mantentzen dituen jendeei…». Bizitza naturalaren eskasiak sortzen duen egarriak du, de Précyren ustez, esplikatzen parkeentzat hiritarrok dugun zaletasuna. Landareen eta arbolen artean banku batean jarririk, «denboraren galtze»-ko sentitzen dugun beharrak. Baina de Précyri ez zaizkio gustuko Londoneko parkeetan aurkitzen diren leize pintoreskoak, edo arrokekin eraikiak diren eszena artifizialak. Dio parkeek, antikitateko baratzeen gisan, hirietako «zinezko leku» bihurtu behar dutela. Parentesien artean diren espazio-gune. Haustura leku. Teatroetako eszenalekuak «haustura leku» diren bezala, edo kanposantuak edo eroetxeak… Leku horietan ere ahazten ahal delako iragaten ari den denbora. Baratzean dagoenak «ahantzia du iragaten den denbora». Tempo-an aldatzen duelako denbora. Baratzean egonez «notak entzuten» baitira: baratzeko musikaren notak.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina