Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Esana da erraz eta egina garratz

Aurreko asteazkea, Alonsotegi-Gueñes ibilaldia osatu gurean aterri tartean, atzera bere Alonsotegi-ra abiatu nintzen HAITZ ZURIEN101Il-a egitera.
Txintxo-txintxo 101 IL-ari ekin nion. Irauregi tren-geltokitik abiatu nintzen, eta aurrekoan bezala Koskojales kaletik Kadaguan gora egin nuen trenbidepeko pasabideraino. Lehen bide gurutzean I.ra jo nuen, aurrerago Zamundi-tik jaisteko.
Bidea porlanezkoa da. Zarratuta topatu nuen, baina halere aurrera ekin nion aldazgora. Seinalea horiekin topo egin nuen txabola eta antena batzuen aurretik:
Seinaleei jaromon eginez, nik I.ra laster batean hauek ikusi arte:
Une honetan M.ra. Eta zerekin aurkitu? Eta hala!
Bidea zarratuta!! Nire asmo nagusira pikutara: Santa Ageda ingurua ikustea. Bidean atzera egin behar eta aurreko seinaleei jaramon eginez Arroletzara. Pistan gora M.ra  Sasiburu mendilerrora.
Une horretan H.ra. Hementxe Arrolatza, itsasadarra lainopean.
Mendilerroan aurrera Sasiburu tonterreraino. Ganeko lainopean. Aurrez aurre Azordoiaga-ko troka (hurrengo baterako ibilaldia100Il).
Ganeroitz H.ra, eta Eretza ere lainopean.
Bidean seinale franko
Guruztokira heldu baino lehen HE.ra jo nuen
Aurreko eguneko ibilaldiko seinaleekin berriro topo
Haitz Zurien inguruan meatzarien bidetzarrak
Jadanik Alonsotegin, Kadagua
Zubi zaharra moldatuta
Etxepinttoa





Azordoiaga erreka
San Antolin baseliza






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina