Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko ekainaren 30(a), igandea

Etxe inguruko bideak Il BI 100

Pagasarri eta Ganekogortaren IM.tik, Alonsotegiko Azordoiaga errekatik gora inguruko kortak eta Artiba auzoa ezagutzeko asmotan abiatu nintzen. Il BI 100
Alonsotegitik abiatu eta Kadaguako korridorepea heldu, eta gaztetako oroimena:
Larramendi futbol-taldearen aspaldiko zelaia. Bertan zenbat une gozo.

Zelai zaharraren garai berriak
Lehenengo bidegurutzea:
Pagasarriranzko norabidea hartu nuen
Naturari apurtxo bat lagunduz gero, badago gustura non egon:
Hurrengo bidegurutze honetan Pagasarrirantz jarraitu:
Azordoiaga trokan landaredia, zuhaizkak eta zuhaitzak ugariak dira:
Ardaola inguruan kartel hau dago:
Neure gaurko bidean aukera ezberdinak daude. Nik neureari ekin izan diot: Pagasarri
Pagasarriko elurzuloak alde batera utzi eta Zamaiarantz jo dut:
Koskorra tontorra urrengorako:
Korten ingurunetik nabil:

Harizti txiki eta aipagarria pinadien artean:
Ganekotik behera erreka:
Bidegurutze honetan Pilipaondo tontorreantz jo dut:
Pilipaondoko buzoia:
Atzera eginda Artiba auzora:
Auzoan hezi berezia eta txukuna ikusi dut: Mendiko lantzarren ateak sarritan oheen muelletzar erdoilduak izaten dira. Artiban muelletzar horiek urdinez dotore margoturik ikusi ditut:



Artibatik Zamaia:
Eta Ganekogorta:
Gaur Alonsotegira:

2013(e)ko ekainaren 24(a), astelehena

Entziako lepoak (bortiak): AKARRATE

http://www.youtube.com/watch?v=eshhrvRW590
Sarrera gisa zuberotar abots itzelak bertako lepo bati egindako abesti zoragarria.
Entzia-pean iparrera hainbat herri daude, eta horietako bakoitzak lepo propioa du. Lepo batzuk ezagunagoak eta erabiliagoak dira: Andoin, Atau, Bikuña, ... .
Akarrate ez hainbeste. Atera kontu, izenak izana badu, honetan ere gauza bera gertatzen da, eta Akarrate izeneko tontorra ez du batere izanik.
Ibilaldia Urabain herrian hasi nuen, eta HE.ra jo nuen, 25IL-eko seinaleak lagun. Lehenengo bihurgunean.
Altueraren araberako landarediaz ohartzeko bide aproposa dugu, oso nabarmenak dira behealdeko aritz potoloak, eta goialdeko pago lerdenak (Gobilun). ...
Bideko landaredia
Pagoan bide-seinaleak


Bideko seinaleak: harripilak




Izan zirenen ondasunak: Akarrate-rako bidea irmo

I-era Albeitz, Umandia, Aratz, Aizkorri, ...

Berdeak!!

Egino, Arbarain, Orain, Albeitz, ...

Albeitz, Umandia, eta abar


... Bidea Akarrate mendiaren E.ra ateratzen da. Minutu batzuk Legaire zelaiez gozatu ostean ...



... Akarrate-ra abiatu nintzen, ostean Surbe, ...

 ... Mirutegi ...
Pagoa

... eta Ballo.

Pagadi ertzetik zelaietan zehar txabola-guneaz E.ra ...

 ... egin nuen. Txabola artetik pasatu eta M.ra Bikuña lepora. Bikuña lepotik abiapuntura, ...

Mirutegi IM.-aldetrik
Mirutegi eta haren kontrahormak

Galsoroa


... Urabain-era

2013(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Esana da erraz eta egina garratz

Aurreko asteazkea, Alonsotegi-Gueñes ibilaldia osatu gurean aterri tartean, atzera bere Alonsotegi-ra abiatu nintzen HAITZ ZURIEN101Il-a egitera.
Txintxo-txintxo 101 IL-ari ekin nion. Irauregi tren-geltokitik abiatu nintzen, eta aurrekoan bezala Koskojales kaletik Kadaguan gora egin nuen trenbidepeko pasabideraino. Lehen bide gurutzean I.ra jo nuen, aurrerago Zamundi-tik jaisteko.
Bidea porlanezkoa da. Zarratuta topatu nuen, baina halere aurrera ekin nion aldazgora. Seinalea horiekin topo egin nuen txabola eta antena batzuen aurretik:
Seinaleei jaromon eginez, nik I.ra laster batean hauek ikusi arte:
Une honetan M.ra. Eta zerekin aurkitu? Eta hala!
Bidea zarratuta!! Nire asmo nagusira pikutara: Santa Ageda ingurua ikustea. Bidean atzera egin behar eta aurreko seinaleei jaramon eginez Arroletzara. Pistan gora M.ra  Sasiburu mendilerrora.
Une horretan H.ra. Hementxe Arrolatza, itsasadarra lainopean.
Mendilerroan aurrera Sasiburu tonterreraino. Ganeko lainopean. Aurrez aurre Azordoiaga-ko troka (hurrengo baterako ibilaldia100Il).
Ganeroitz H.ra, eta Eretza ere lainopean.
Bidean seinale franko
Guruztokira heldu baino lehen HE.ra jo nuen
Aurreko eguneko ibilaldiko seinaleekin berriro topo
Haitz Zurien inguruan meatzarien bidetzarrak
Jadanik Alonsotegin, Kadagua
Zubi zaharra moldatuta
Etxepinttoa





Azordoiaga erreka
San Antolin baseliza