Artetaren zirriborroak
Mikel Onandia Garate
Orain arte ikusi gabeko lan ugari daude erakusketan. / MARISOL RAMIREZ
/ ARP
Aurelio Arteta
Lekua: Michel Mejuto Galeria. Bilbo Noiz arte: ekainaren 29a arte.
Unibertsitateetako ikerlariek eta museoek egiten dituzten arte historiako azterketek eta aurkikuntzek ez ezik, sarritan arte merkatuan agertzen diren artelan ezezagunek ere hainbat mugimendu artistikoren zein artistaren gaineko ezagutza handitzen laguntzen dute. Horren adibide dugu Michel Mejuto galerista eta historialariak Aurelio Arteta (Bilbo, 1879 — Mexiko, 1940) margolariaren inguruan ondu duen azken erakusketa txiki bezain atsegin eta interesekoa.
XX. mende hasierako euskal artista garrantzitsuenetakoa dugu Arteta, duda barik. Parisen postinpresionismoa eta sinbolismoa eta Italian Errenazimenduko margogintza ezagutu ostean, 1906tik aurrera Bilbon ezarri, eta margolari gisa hasi zuen ibilbidea, onarpen nabarmena lortzeraino. Gai sozialak beti jorratu zituen; urte askotan, izaera kostunbristako pinturari bide eman zion, eta, denborarekin, begirada mundu hiritar eta industrialean ere jarri zuen. 20ko hamarkadan, kubismoaren zenbait elementu bereganatu zituen, kolorea ere sinplifikatzeraino, izaera novecentista argiko idealismo klasizistaren jarreretatik edaten zuen errealismo naturalistari bide emanez.
Erakusketako pieza gehienak publikoan erakutsi bakoak ditugu. Abiapuntua tamaina handiko hiru marrazki dira, hain justu, 30eko hamarkada hasieran Artetak Bainulariak eta Neskatxa bainulariak margolanak prestatzean egindako estudioak ditugu —oso antzekoak egikeran; biluziaren kontzepzio post-cezannedar batez ontzen ditu bolumen biribilduko neskatxak—. Euskal artean ezohikoa zen, egiaz, emakume biluzia, Iturrinorengan salbu, nahiz eta Espainian 20ko hamarkadan usu landu zen, eta motibo gogokoa zuten novecentistek ere—Benjamin Palencia, Josep de Togores eta Manuel Angeles Ortizen marrazkiekin jarri dute testuinguruan—.
Rikardo Bastidak Banco de Bilbao banketxearen Madrilgo egoitzarako egindako freskoen estudioak ere biltzen dira erakusketan. Horien parean, tamaina txikiko pastel eder parea aurkitzen dugu: lehenak, 1909. urtekoa, Parisetik etorri berritan egina, Durangoko Ezkurdi plazako erromeria jendetsua irudikatzen du, eta Toulouse-Lautrec-en argi artifizialaren efektuen trataerak gogorarazten dizkigu. Bigarrenak, ziur aski, 20ko hamarkada hasieran gauzatua, zaldiek tiratutako gurdia eta trena —tradizioa vs modernitatea— kontrajartzen dituen langileen auzo baten eszena koloretsua tratatzen du —etxeen urdin eta gorri biziak nabarmentzen dira atmosfera grisean—.
Margolariaren lagun min Victorio Macho toledoarrak 1916an ondu eta aretoaren sarreran dagoen brontzezko bustoan sudur zorrotz eta bekoki zabaleko Arteta ageri zaigu. Eskulturaren inguruan pintoreak sekula utzi ez zuen itsas mundua polito ilustratzen duten hainbat pieza ditugu, eta, horien artean, erakusketako pintura lan dotoreena: Agurra (c. 1930-35). Arte Modernoko Museoko zuzendaritza utzi ostean, Artetak itsasoa gaitzat duten lanak ere kubismo sintetikoaren galbahetik pasatu, eta haragi eta bolumen bero eta leunez egin zituen, sekula marrazki fina albo batera utzi gabe. Helduaroko pintura honetan, Bermeo eta Mundaka ingurutik Urdaibaiko itsasadarrari begira dagoen emakumearen jarrerak, adibidez, konposizio eskematikoak eta pinturaren tonu gris, berde eta arrosek orain gutxi Arte Eder Museoan erakutsi duten Gerraren triptikoa gogorarazten digute.
Ikonografia antzekoa jarraitzen dute, orban kromatiko sendo eta askoz ere pintzelkada solteagoz, arrastirian portura bueltan den txalupa irudikatzen duen olio txikiak eta etxeko leihotik itsasoko belaontziak begiratzen dituzten ama-umearen akuarelak, garai bertsuko eszena dalitar ospetsua gomutatzen duena. Ez da falta Artetak erabili ohi zuen liburuxka tamainako apunte zinez berezi bat, zeinean modu eskematikoan Naufragoak (1930-31) margolan dramatiko eta bikainaren azken konposizioa izan zena identifikatzen dugun.
Gai lokalak ikuspegi unibertsal batetik landu zituen Artetak, aberastasun plastiko bereziaz, eta garai hartako idealen isla dugu haren pintura. Beti da atsegina, horregatik, bilbotarraren lanera bueltatzea, eta, are gehiago, Michel Mejutoren galerian legez, noizbehinka haren pieza ezezagunak ezagutzeko bada, margolariaren produkzio piktorikoa testuinguruan jartzeaz batera, gozatze intimo eta lasaia ahalbidetzen baitigu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina