Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2013(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena

Baratze



Baratze (I)
Aurelia Arkotxa
Hamalau hamabost urte dituela, eta Islandiako mendixka biluzietan badabilalarik John de Précy liluratzen da kausitzen duenarekin: ubel koloreko ziklamenak, eguzkiz argituak, urki multzo batzuen itzalean. Urkiak borobilean direla bilduak dio, «hutsik gabeko borobila» dela. Eta sekulako bozkarioa senditzen duela orduan. Eta sartzen dela arbolek egin xoko guri aterbetsu horretan. Marra beltzez apainduak diren trunko zilarreztatuen edertasuna aipatzen du. Trunko eder horien baten kontra bizkarrez jartzen dela dio. Eta begiak hetsirik dagoela luzaz. Eta berriz irekitzean iduritzen zaiola «unibertso osoa aintzinean» duela. Kasko batean denez, haren bixta urrun doa sumendi gorrantzen kaskoetan gaindi itsasoraino. Han arrantzan patxadan dabilen ontzia baino haratago. Orduan du konprenditzen zer den «baratzea». Eden. Urteak iragaten dira eta Ingalaterran du Islandiako baratzea sublimatuko gaur desagertua den Greystoneko baratzea (Oxfordshire) sortuz. De Precyrentzat baratze-lana meditazio iturri da: poesia. Baratze egileak «dena ahazten du, lanean ari delarik bere bizitza barne» (The Lost Garden, 1912). Baratzea dela azken exilio lurra dio. Eta hara direla ihes joanak jainko zaharrak, ninfak, lekuetako eguneroko jeinuak. Bizia baratzetan delarik zaindua. Podereak menpera ez dezakeen libertate espazioa dela baratzea. Eta sistema kapitalistaren kontrakoa dela baratzearen denbora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina