Museoak Arriaga
Antzokiaren aurrekaria izan zen Bilboko Antzoki Zaharraren planoa eskuratu du
Planoak
Juan Bautista de Escondrillas y la Azuela arkitektoak proiektatutako
antzokiaren oinplanoa eta altxaera islatzen ditu. Hain zuzen ere, antzoki hori
1833 eta 1835. urteen artean eraiki zen, gaur egun Arriaga Antzokia dagoen
orubean.
Antzokia neoklasikoa zen, eta bi gorputzetan antolatutako aurrealdea zeukan; aurrealdeko sarbideak joniar ordenako zutabez zeuden babestuta, eta leiho termalez koroatutako bao leihoburudunak zituen, bai eta erremateak ere frontoian. Hain zuzen ere, Silvestre PĂ©rezek 1817an Gasteizen eraiki zuen antzokiaren antzeko ezaugarriak zituen. Kanpoaldetik ederra izan arren, kritika ugari jaso zituen, batez ere barrualdearen antolamenduagatik. Hori dela eta, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, hainbat eraberritze egin zitzaizkion, eta, azkenean, 1882an, lehiaketa publikoa antolatu zen antzoki berria eraikitzeko. 1885era arte, urte hartan eraitsi baitzuten (eta eraikin berria egiteko lanak ere orduantxe hasi ziren), martxan egon zen.
Bizkaiko Foru Artxiboak eraikinaren zenbait eraberritze-lani buruzko dokumentazioa dauka, baina hasierako proiektuaren planoak ez ziren orain arte ezagutzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina