Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Arantzazu-Argiñao-San Adrian baseliza-Mandoia-San Segismundo-Upo-Lekubaso-Bedia

Gaur goizean Bizkaibusez jo dut Arantzazura. Bertan jaitsi, eta bertan izan dut arantzazuarra Argiñano auzora nondik jo ahal izateko.

Eliza aurretik pasatu izan naiz

San Pedro Apostoluaren eliza, Vidaurre arkitektoak 1826an berreraiki zuen. 


Arratia erreka topera!


Erreparatu: koartza hauskara

Udaletxea

Arratia errekako ur-jauzia eta nasapuntakoa

Arantzazuko frontoia

Argiñao

Platanondoa

Egun euritsuen hondarra

San Adrian baseliza

Zeberioko Argiñao auzoan dago. 
Bitxikeria: Nafarroan eta Elorrion kokaturik dauden santu bereko baselizak antzeko toponimoa dute, Argiñao-Argiñeta.
Ertaroko nekropoli baten gainean eraikia ei da. Hormak XVI. mendekoak dira. 

Kareharrizko bloke bakarreko leihote prerromanikoa dauka.


Bideko baserritzar zoragarria!

Arratia lainopean Arginatxa ingurutik

Arginatxagaina

Mandoiagainetik M.rantz begira: Upo, Artanda, Belaute, ...
eta ahuntzak

Bidea pagadian zehar
Irumugarrieta: bidegurutzea eta aukerak

Tontorrandi

Argistegaina

Idurietagaina

Upo

Untzueta

San Segismundo baseliza
Zeberio eta Zaratamo udalerrien artean kokatua: alde bateko teilatua batena; eta, bestea, bestearena

Upoko pagadia!

Mandoia Upogainetik

Belaute Upogainetik

Otzagarrai lepoa eta bidegurutzea

Upo mendiaren magalean dago Erdi aroko Azarola Labea 
Mota horretako labeak substratuan sartuta eraikitzen ziren, lur menditsuetan zein itsas mailatik oso gertu. Zilindro forma dute eta estutzen doaz gorantz.Azarolakoa burdina erreduzitzeko labea zen.

Lekubasoko bidegurutzea

Urtegia

Ura soberan

Atsedenlekua!

Lekubaso erreka

Lekue Dorrea
Militarra edo defentserako dorrea
XV. mendekoa


Bilbon atzera!


Kalean ere disfrutatzekoa aukera paregabea!
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina