Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko irailaren 15(a), igandea

Ispaster-Ea-Angelutxu--Natxitu-Arboliz-Ibarrangelu-Laga-Laida-Sukarrieta

 Bizkaibusi esker, goizeko 8etan Gernikatik abiatu nintzen Ispasterra.

San Migel eliza eta plaza


Plazako eta errepide bazterreko haritzarra

Baserri-etxe loratsua!

Ainhoaren amama, Crispina Foruria bertakoa baitzen, eta aitxitxe, Gerardo Arteta basauritarra bertara ezkondu egin zen. Jose Ramon Arteta, aita, bertan jaioa.
Aixeder errota

Errotak oso bizitza laburra izan zuen. Estutasun handiko garaietan eraiki zuten, 1723ko lehorteak eskualdeko ibai-errotak geldiarazi zituelako. 1745 baino lehenago, behin betiko utzi zioten erabiltzeari. 1728an, lehorteak eragindako kalteak zirela-eta kezkatuta, hiru urte lehenago Bilboko Artxandan eraikitako haize-errota bezalako bat egitea erabaki zuten, eta Jose de Guizaburuaga abokatuak hartu zuen hura eraikitzeko ardura.

Herritarrek, errota erabilera publikorako izango zelakoan, lursail egokiena opatu zioten, baita lanetarako ezinbestekoak ziren egurra eta harriak ere. Guizaburuagak beharginak kontratatu, lana egin eta, monopolio baldintza hobezinak ziurtatuta, hura ustiatzeari ekin zion. Errotarekin batera errotariarentzako etxea ere eraiki zuten. Negozioak, baina, ez zuen abokatuak nahi zuen beste etekin eman. Galerak ikusita, errota aurrera eroaten saiatu zen, nahiz eta gehienetan oso ortodoxoak ez ziren bitartekoak erabili. 1731n, esaterako, udalak salatu zuen errotariaren etxean isilpeko txakolindegi bat zabaldu zuelako. Taberna hartan, Ispasterrek zeukan bakarrean, etengabekoak ei ziren iskanbilak.

Aixeder errotan kontserbatu den bakarra tresneria gordetzen zuen harrizko dorrea da. 1990ean Bizkaiko Aldundiak zaharberritu zuen: hamar metroko altuera, oinarrian hamar metroko diametroa eta gailurrean zortzi metro dituen konoa. Eta Aixederren barrualdea berregokitu zen, etxebizitza bihurtzeko.


Santiago baseliza Kortazar auzoan dago. Baseliza gotikoa dugu. 






Bide osoa oso ondo markatua!


Mendazoa auzoko baserria

Argin errekan aspaldiko errota

Ea errekako urtetgitxoa


Urtubiaga ola
Antza, 1487an aipatu zen lehenengo aldiz Urtubiagako burdinola, XVIII. mendean guztiz erreformatu bazuten ere. 
Haren kokapena hautatu zen leku erosoa zelako hala burdina jasotzeko nola totxoa ateratzeko. Argienerreka errekastoak aparatuak mugitzeko behar zuen indarra emango zion eta inguruko arbolak idealak ziren ikatz begetala eskuratzeko, ekoizpenerako beharrezkoa zen erregaia.

Ea erreka gaineko zubia

Penagarria!

Eako zokondoa!

Horma-pintura ederra!


San Juan eta Santa Maria parrokia

Angelutxu auzoko baserrria
Bidea eta seinaleak
Kontsolazioko Andra Mari Natxitukoa
Ogoño
Laga
Laidara errepide bazterreko oinezkoen bidetik
Antzoratik Izaro
Laida
Ferrian Sukarrietara gurutzatu, eta bainu ederra geure piszinan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina