Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Larrauri-Tallu-Jatagaina-Jatatxikerra-Bakio

 2007ko martxoaren 18an jarri izan zen Nestor Basterretxearen artelan hau: txakolinari omenaldia. "Hemen daukaguz gure Bizkaiko burdin sendoan landurik, itsas-haize eta txakolinaren izateak elkarturik".



Bakioko hondartzako olatuez gozatzen!

Gaurko bazkaltokia!


San Juan


Bidetik

Gaurko helmugara heldua! Hurrengo baterako: Gorlizera

Adar bitxia!

Haize-errota

Bide-seinalea


Jatatxikerra

Jatagaina

Bertatik Bakio

Bideko landarea

Bitxia!

Bidetik

Baselizak hiru sarrera dauzka, guztiak garai ezberdinetakoak. Hegoaldekoa da zaharrena, hiru arkibolta
lauak eta eta apuntatuak, inolako apaingarririk bakoak.


Absideko leihoa dugu euskal erromanikoaren elementu aipagarriena

Zumetzagako San Migel
XII. mendeko azken hamarkadetan eraikitako baseliza erromaniko anglosajoi estilokoa.


Kapiteletan landare-elementuak eta irudi ikaragarriak agertzen dira.
Ahorik ateratzen diren landaredunak eta ahora buelta Europako iparraldeko greenmen irudiekin lotura du. Ama Lurra irudikatzen du: bizitzaren sorrera eta amaiera.













Erkoreka baserria
Garai batean, baserri bi zeuden Erkoreka izenarekin: Goikoa eta behekoa. Elkarren ondoan. Eta  horien alboan, lau koadrotako jauregi ikusgarria. Gaur egunean jauregiak eta beheko Erkorekak bakarrik jarraitzen dute. Behekoan, ordea, bigarren etxe bat eraiki dute. Horixe esan digu behintzat baserrian bizi den gizon bakarrak. Erkoreka abizenekoa bera. Erkoreka goikoa -dokumentu zaharretan «Ercoreca de arriba» eta «Ercorecagoicoa» aipatzen dena- ondamendi hutsean bihurtu omen zen duela berrogeita hamar urte.


Indabak aihen eta guzti eskegiak Erkoreka beheko baserri aurreko baserria berrian








Mesedeetako Andramaria

Elizalde bidean aspaldiko baserria

Larrauriraino Bizkaibusez. Bertan hasi dut gaurko ibilaldia. Lehen helmuga Erkoreka baserria, bigarrena Zumetzagako San Migel baseliza, hirugarrena Jatagaina, Bakion amaitzeko. Buelta etxera Bizkaibusen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina