Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

Zaldibartik Elorriora

 

Egunaren amaiera habian
Sortzez Garbia, Elorrio. https://www.bizkaia.eus/Home2/Archivos/DPTO4/Temas/Patrimonio_Cultural/publicaciones/pdf/elorrio(2).pdf?hash=f4c30096248c7b948b49afdcbade8466&idioma=CA
Elorrio. UdaletxeaElorrioko udaletxeak harearri-harlanduzkoa du fatxada nagusia, arkupe handiarekin. Balkoi luzearen gainean bi armarri dauzka: Gaztela-Leongoa eta Elorriokoa. Gabriel Kapelastegi maisu elorriarrak egin zituen, rococo estiloan. Fatxadan bertan latinez idatzita dago: Fecit Capelastegui (Kapelastegik egina). Balkoiko leihoetako baten gainean, bestalde, eguzki-erloju bat dago.

Bi inskripzio nabarmentzen dira udaletxeko fatxada nagusian, biak moralizatzaileak: “En la casa del que jura / no faltará desventura” (Madarikazioka diharduenaren etxean / ez da zoritxarrik faltako) eta “De toda palabra ociosa / darás cuenta rigurosa” (Alferreko hitz guztien gainean / kontu hertsia emango duzu). Horietako lehen inskripzioa Bergarako udaletxean ere agertzen da.

Gaur egun udaletxeari atxikita bi elementu agertzen zaizkigu: pilotalekua eta Igartza jauregia. XX. mende hasieran, berriz, pilotalekua barik, beste eraikin bat zegoen atxikita udaletxeari, herriko eskola, baina hura ere eraitsi egin zen.

Udalaitz
Argiñetako San AdrianGaur egungo baselizaren eraikina Pizkundeko aurreko baten gainean egin zen; arkupe handia dauka, Mendebaldean errekariko zorua, eta hareharriarekin beste aldeetan. Planta errektangeluarreko habearte bateko da, hareharrizko harlankaitzaz eraikia, bazterrak, ateak eta leihoak izan ezik. Bi sarbide ditu, bat behean, arku kanpanelean, eta beste bat, ateburukoa, Hegoaldeko horman.
Bazkal-leku dotorea!

Argiñetako San Adrian nekropolia lurraldeko Erdi Aroko aztarnategirik garrantzitsuenetariko bat da, bertan Bizkaiko Goi Erdi Aroko lurraldearen lehenengo ordenazioa den frogak baitaude, kristautasunaren aztarnez gainera.Aztarnak kontuan hartuz, aztarnategia IX eta XII. mende artean jendeztatua izan zen. Barruan eta San Adrian baseliza inguratzen duen zelaian dago hori
Gaur egun hogei hilobi daude (haietako bat bikoitza), bi isolatutako estalketa (kutxarik gabekoak) eta bost hilarri. Behean lajako hilobiek osatutako nekropoliaren parte bat dago. Hegoaldean kondar askok estalita dago, orain dela urte batzuk hor utzita lurraldea mailakatzeko.Pasadan mendean hilobi eta hilarri hauek bildu eta gaur egungo kokapenean ipini ziren. Guztiak hurbil zeuden baseliza batzuetatik zetozen, Goi Erdi Aroko eliza bat dutenak (Argiñetak bezala).Lajako hilobi batzuk atera zituzten hondeaketa batzuk egin dira, baina aztarnategia estalita izan da baselizaren Hegoaldean, nekropoliaren parterik aberatsena duena.Aipatzekoa da hilarriak, gutxienez, Burdin Arokoak direla, eta hilobien data goiztiarra (epigrafeetan ikus daitekeen bezala). Haien ondoan, hilerriaren topokronologia ikas daiteke, eta, era berean, egindako ehorzketako erritoen bilakaera. Hauek Bizkaian 1000 urtean hasten den akulturazio feudal prozesuaren aztarnak izan ahal dira.

Elorrioko Zenitaoleako garbitokia, Mendraka errekaren urez baliatuz
Udalaitz
Ailuitz aldea
Berrioko Doneztebe
Berrio auzoa
Berrioko garbitokia eta iturria
Anboto
Elorrioko Berrio auzoko Santruan baseliza
San Urbano izatetik izen aldaketa.
Santuaren irudia lapurtu egin zuten, eta haren kokalekua hutsik dago horman.
Antzina, oso negartiak ziren umeak ekartzen ei zituzten baseliza honetara, Santruanez bitartez ea formaltzen ziren. Horretarako amek kandelak pizten zizkioten Santuari
Eguarbitza eta Ibarrenengua aldea
Putzu izoztua
Eguarbitza
Ibarrenengoa
Bideko pagoa
Urko aldea
Aixola urtegia
Bideko larrosak
Zaldibarko Goierri auzoko Santa Marina baseliza eta probalekua
Bidegurutzea
Zaldibarko eliza inguruko kalea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina