Habiatik gaueko ilargia
Ganeroiztik Biderdi, Belaute, arrabatxu, Pagero eta GallarragaGaneroiztik Eretza
Sasiburutik Ganeroitz
Sasiburutik Arrolatzarantz
Sasiburu gainetik
Belaute, Pagero, Arrabatxu eta Gallarraga
Serantes
Argalario lanbropean
Arrolatza gaina
Agate Deuna baseliza
Santa Ageda galtzada Erdi Aroan Deabruaren zubitik (Kastrexana) Santa Agedan zehar Ugarte auzoraino zihoan bidean zegoen kokatuta
Galtzadaren zabalera erregularra 2,20 eta 2,40 metro artekoa da, eta oso ondo bereizitako hiru gune ditu. Alboetako lauza leun, lau eta handiek zoladura zedarritu eta eutsi egiten diote, eta gurdiak bertatik igarotzen ziren. Erdi-erdian, uharri oneko adarra ere badago bideko trazatuaren parean, eta uharriok bertikalean daude jarrita, gurdizainek gida moduan erabili zitzaten. Adarraren eta muturretako lauzen artean dagoen betegarrian, errekarriak dira nagusi, eta, euren antolaera irregularragoa denez, zamarientzat errazagoa zen handik ibiltzea.
Gaur egun, zenbait tartetan indusitako galtzadaren zati bat baino ez dago agerian, gehienetan asfaltatutako errepidearekin bat egiten duelako.
Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du. XIX. menderarte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Arkua da eraki zen lehen elementua. Kasu honetan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean daude jarrita.
Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio, elezahar batzuen arabera Deabruak berak eraiki baitzuen zubia. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Zubia amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.
Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.
San Jose lorak BilbonAltamira auzoko mimosa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina