Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2021(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

San Sebastian egunean Gueñesetik Zazpilandara

 Habira heldu eta hego haizearen eraginez zeru zoragarriak

Kastrexanako parrokia
Agate deunerako kaltzada

Santa Ageda galtzada Erdi Aroan Deabruaren zubitik (Kastrexana) Santa Agedan zehar Ugarte auzoraino zihoan bidean zegoen kokatuta. Ugarten, bide hori banatu egiten zen, eta Portugalete zein Trapagaranerantz abiatzen zen. Kostaldeko Ibilbideko Santiago bidearen barruan dago kokatuta, hain zuzen ere.

Galtzadaren zabalera erregularra 2,20 eta 2,40 metro artekoa da, eta oso ondo bereizitako hiru gune ditu. Alboetako lauza leun, lau eta handiek zoladura zedarritu eta eutsi egiten diote, eta gurdiak bertatik igarotzen ziren. Erdi-erdian, uharri oneko adarra ere badago bideko trazatuaren parean, eta uharriok bertikalean daude jarrita, gurdizainek gida moduan erabili zitzaten. Adarraren eta muturretako lauzen artean dagoen betegarrian, errekarriak dira nagusi, eta, euren antolaera irregularragoa denez, zamarientzat errazagoa zen handik ibiltzea.

Gaur egun, zenbait tartetan indusitako galtzadaren zati bat baino ez dago agerian, gehienetan asfaltatutako errepidearekin bat egiten duelako.


Etzan eta ahalegin alferra haizeteak gehiago egin zidan

Agate deuna
Ziur asko jatorria Erdi Arokoa izango da, nahiz eta gaur egungo fabrika 1584tik aurrera eraiki zen. Ohi ez bezalako dimentsioekin eraiki zen, eta horrek ematen du garai hartan sortzen zuen debozioaren berri. Burualdeak gurutze-ganga du, eta nabeak, berriz, lunetoak (XVIII. mendea). Berpizkundeko sarrerako atea, erdi-puntuko arkuduna, egurrezko arkupe batek babesten du. Kanpai-horma ere XVIII. mendekoa da.

Eguneko jantokia
Abra aldea


Haitz zuriak

Ganeroitz. Atzean Eretza
Atzean Belaute eta Gallarraga

Ganeroitz bidean pikea eta haizetea!
Aurtengo lehen San Jose lora Gueñeseko Saratxo auzoan
Saratxoko San Sebastian, egun berean
Saratxo
Gallarraga
Belaute
Eretzagaina. Kostata haizetea dela-eta

Luxarpean aska ederra!
Luxargaina. Bertan Kastroa izan zen
Bide-seinalea
Gueñeseko udaletxea
Gueñesera heltzeko trenaz baliatu izan naiz. La Konkordia geltokia 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina