Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2021(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata

SASIBURU mendilerroa habiatik

 Habiatik gaueko ilargia

Ganeroiztik Biderdi, Belaute, arrabatxu, Pagero eta Gallarraga
Ganeroiztik Eretza
Sasiburutik Ganeroitz
Sasiburutik Arrolatzarantz
Sasiburu gainetik
Belaute, Pagero, Arrabatxu eta Gallarraga

Serantes
Argalario lanbropean
Arrolatza gaina
Agate Deuna baseliza
Santa Ageda galtzada Erdi Aroan Deabruaren zubitik (Kastrexana) Santa Agedan zehar Ugarte auzoraino zihoan bidean zegoen kokatuta

Galtzadaren zabalera erregularra 2,20 eta 2,40 metro artekoa da, eta oso ondo bereizitako hiru gune ditu. Alboetako lauza leun, lau eta handiek zoladura zedarritu eta eutsi egiten diote, eta gurdiak bertatik igarotzen ziren. Erdi-erdian, uharri oneko adarra ere badago bideko trazatuaren parean, eta uharriok bertikalean daude jarrita, gurdizainek gida moduan erabili zitzaten. Adarraren eta muturretako lauzen artean dagoen betegarrian, errekarriak dira nagusi, eta, euren antolaera irregularragoa denez, zamarientzat errazagoa zen handik ibiltzea.

Gaur egun, zenbait tartetan indusitako galtzadaren zati bat baino ez dago agerian, gehienetan asfaltatutako errepidearekin bat egiten duelako.

Kastrexanako zubiak Kadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu. Baita Sorginen zubia eta Deabruaren zubia deritzote ere bai. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.

Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du. XIX. menderarte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Arkua da eraki zen lehen elementua. Kasu honetan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean daude jarrita.

Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio, elezahar batzuen arabera Deabruak berak eraiki baitzuen zubiaIpuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Zubia amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.

Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.

San Jose lorak Bilbon
Altamira auzoko mimosa

2021(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

San Sebastian egunean Gueñesetik Zazpilandara

 Habira heldu eta hego haizearen eraginez zeru zoragarriak

Kastrexanako parrokia
Agate deunerako kaltzada

Santa Ageda galtzada Erdi Aroan Deabruaren zubitik (Kastrexana) Santa Agedan zehar Ugarte auzoraino zihoan bidean zegoen kokatuta. Ugarten, bide hori banatu egiten zen, eta Portugalete zein Trapagaranerantz abiatzen zen. Kostaldeko Ibilbideko Santiago bidearen barruan dago kokatuta, hain zuzen ere.

Galtzadaren zabalera erregularra 2,20 eta 2,40 metro artekoa da, eta oso ondo bereizitako hiru gune ditu. Alboetako lauza leun, lau eta handiek zoladura zedarritu eta eutsi egiten diote, eta gurdiak bertatik igarotzen ziren. Erdi-erdian, uharri oneko adarra ere badago bideko trazatuaren parean, eta uharriok bertikalean daude jarrita, gurdizainek gida moduan erabili zitzaten. Adarraren eta muturretako lauzen artean dagoen betegarrian, errekarriak dira nagusi, eta, euren antolaera irregularragoa denez, zamarientzat errazagoa zen handik ibiltzea.

Gaur egun, zenbait tartetan indusitako galtzadaren zati bat baino ez dago agerian, gehienetan asfaltatutako errepidearekin bat egiten duelako.


Etzan eta ahalegin alferra haizeteak gehiago egin zidan

Agate deuna
Ziur asko jatorria Erdi Arokoa izango da, nahiz eta gaur egungo fabrika 1584tik aurrera eraiki zen. Ohi ez bezalako dimentsioekin eraiki zen, eta horrek ematen du garai hartan sortzen zuen debozioaren berri. Burualdeak gurutze-ganga du, eta nabeak, berriz, lunetoak (XVIII. mendea). Berpizkundeko sarrerako atea, erdi-puntuko arkuduna, egurrezko arkupe batek babesten du. Kanpai-horma ere XVIII. mendekoa da.

Eguneko jantokia
Abra aldea


Haitz zuriak

Ganeroitz. Atzean Eretza
Atzean Belaute eta Gallarraga

Ganeroitz bidean pikea eta haizetea!
Aurtengo lehen San Jose lora Gueñeseko Saratxo auzoan
Saratxoko San Sebastian, egun berean
Saratxo
Gallarraga
Belaute
Eretzagaina. Kostata haizetea dela-eta

Luxarpean aska ederra!
Luxargaina. Bertan Kastroa izan zen
Bide-seinalea
Gueñeseko udaletxea
Gueñesera heltzeko trenaz baliatu izan naiz. La Konkordia geltokia