Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

Paestum

Italiako Salernoko probintzian dago. Antzinako Greziako kolonia izan zen, akaiarrek Italiako penintsulan K. a. VI. mendean sortua. Poseidonia izena eman zioten.
Erromatarren garaian, erromatar kolonia bihurturik, garrantzi handia izan zuen. Baztangaren ondorioz, ordea, hango biztanleek alde egin behar izan zuten. 
K.a. VI. mendeko Demeter eta Poseidonen tenpluak gorde dira.

mapa de paestum bilaketarekin bat datozen irudiak

Denbora luzean padurapean izan zen inguru osoa, hori dela-eta hain ondo heldu dira geure garaietara.

Hementxe Atenaren (greziarra) edo Zeresen (erromatarra) tenplua




IKastetxe bateko gazteak zeuden garbiketa-lanetan








Iluntzea bertatik atera ginenerako

Paestumeko hiru tenploak itzelak izan arren, egun bertako irudia bainuzalea da. Beste bizitzara salto.

1968an km.1,5era hilobi bat topatu zuten. Lau hormak eta sapaia kareharrizkoak dira eta margoturik daude. Garai hartako gizakidun greziar irudi bakarrak dira.

Hileta ospakizuna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina