Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Areatza-Arakaldo

Bizkaibusez jo nuen Areatzara (Haroren Hiribildu, 1338).
Hortxe San Bartolome elizaren ataria

Pagomakurrerako bidean, kanposantu albotik pasatzean, ohar itzela!

Upomakatza lepoa. Bertan atsedenlekua eta iturria.
Errepidean, gora.

Bikotzgainerako bidetik Adarra atxa, Astepekatu, Atso agureak.

Bikotzgaina zeharkatu eta M.ra jo. Garaigorta

Bertatik Leungane

Artadia atzean utzi

Aizbelaga, enkartegitarrek buzoiaren aztarna utzi dute!

Arrugaetako atxaren buzoia.
Ez nuen gora jo mendizale baten gozamena ez oztopatzeko. Gainera heltzeaz disfrutatzen ari zen. Algortako koadrila bateko bizkorrena.

M.ranzko pagadia

Untzueta E.tik

Untzuetagaina

Bertatik Anboto

Gorbeia

Belaute eta Gallarraga

Arakaldora jo nuen. Hementxe udaletxea


Bolatokia


Bertako trengeltokitik etxera buelta.

2018(e)ko urtarrilaren 21(a), igandea

2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

Paestum

Italiako Salernoko probintzian dago. Antzinako Greziako kolonia izan zen, akaiarrek Italiako penintsulan K. a. VI. mendean sortua. Poseidonia izena eman zioten.
Erromatarren garaian, erromatar kolonia bihurturik, garrantzi handia izan zuen. Baztangaren ondorioz, ordea, hango biztanleek alde egin behar izan zuten. 
K.a. VI. mendeko Demeter eta Poseidonen tenpluak gorde dira.

mapa de paestum bilaketarekin bat datozen irudiak

Denbora luzean padurapean izan zen inguru osoa, hori dela-eta hain ondo heldu dira geure garaietara.

Hementxe Atenaren (greziarra) edo Zeresen (erromatarra) tenplua




IKastetxe bateko gazteak zeuden garbiketa-lanetan








Iluntzea bertatik atera ginenerako

Paestumeko hiru tenploak itzelak izan arren, egun bertako irudia bainuzalea da. Beste bizitzara salto.

1968an km.1,5era hilobi bat topatu zuten. Lau hormak eta sapaia kareharrizkoak dira eta margoturik daude. Garai hartako gizakidun greziar irudi bakarrak dira.

Hileta ospakizuna

Mendian, Landetabidean, gora...

Artxandako errepide bazterrean eta Pike errepidera heldu aurretik etxe hauxe dago. Bertatik sarritan paseoan joaten naiz.

Bista ederrak ditu: Belaute eta Gallarraga, ...

Arrolatza eta Eretza.

2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

Neguko eguzki zurian

Negu euritsu honetan estimatzen dira eguzki zuridun egunak.
Horretaz gozatzen teilerira jaitsi naiz paseoan, eta bertatik irudi esanguratsu hauek egin ditut: