Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

IL 99. Ebro, etxaberatutako ibaian behera Puente Arenaseraino. 1. eguna Reinosa-Montes Claros monastegia

Reinosaraino autobusez heldu naiz Bilboko termibusetik goizeko 8etan. Bidean zeharreko herri guztiak eta gehiago eginez goizeko 10:30etarako Reinosan. Fontibre albo batera utzi dut, aurreko urtean ezagutu izan nuen, oraingo honetan desegoki egiten zitzaidan ibilaldi honetarako.

Ebro ibaira jo nuen, eta jada bide-seinaleak. Animatzen bazarete esan behar dut bidea oso ondo markaturik dagoela.

Ibaitxoa

Ibarrolaren artelanak labeko langileen omenekoak.

Seinaleek Bolmir herrira eraman naute, Ebro ibaia Requejo inguruan urtegiranzko bidea utzi eta gero. Hementxe duzue bertoko eliza: XII. mendeko San Ziprian baseliza erromanikoa



Cervatos-eko arginaren "laginak". Irudi erotikoaren ondoan, albokoa goilaraz jaten.

Bi lehoi-edo gustura!


Ikusi ezkerrekoaren jarrera erotikoa. Eskuinekoak, berriz, popatik hartzera bidaltzen gaitu.

Irudi erotikoak

Quintanilla aldetik Campo W.ra.

El Cotio ingurutik Campo

Ebroren urtegitzarra H.ra, eta baita Castro Valnera.

Atzera bere Ebro ondoan. Hobe esanda urtegiko presan Arroyo herrian

Ebro gaixoa!

Erlauntzak. Honakorantz, hau da, La Aguilerantz bidea belarrek janda zuten, horietako batzuk bidea garbitzen aritzea eskertzekoa litzateke

San Migel baseliza herritik kanpo

Solaloma tontorpean gaurko helmuga: Montes Claros monastegia

Bide-seinalea

Bustasur herria eta helmugarako kilometroak

San Julian baseliza

Ebro ibaia

Harizti zoragarria!


Tren-geltokia. Beste aukera bat Bilbotik

Monastegia

Ostatuaren eta monastegiaren arteko lotura

Monastegiko klaustroa haitzaren kontra eraikita dago







Dominikarrek primeran hartu ninduten. Bertan ezagutu izan nuen Barakaldoko Isa sukaldaria Barruelo de Carabeosen bizi dena egun, eta sitsa akabatzen duen langile astilleroarra. Azken honekin afaldu eta gozaldu nuen.
Aita Suarezek monastegia erakutsi zidan.

Suertea lagun izan nuen ibilaldi osoko euri-jasa gauez bota zuen-eta-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina