Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Eztitzen!

Guraso berritan une zoragarri bat semeei ipuin bat kontatzerana izaten zen. Kontaketaren eraginaz ohartzea, hain zuen ere.

Aurrekoan semearen etxean halako batean esan zuen: aitxitxek ipuina irakurriko dizue. Eta hantxe etorri zitzaidan loba nagusia ipuin batekin.

Biak neure altzoan ipini ziren. Gazteak ez zuen ezer iraun, horretarako ere garai egokia behar.

Nagusiak hantxe, adi. Aitxitxe ipuin irakurketan txakur zaharra, eta zer egin eta pertsonaiari izena aldatu eta lobarena ipini.

Lobaren gorputza neureakin bat egiten nabaritzea une liluragarria!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina