Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2015(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Atxuriko tren geltokia

Atxuriko tren geltokia bisitatu izan dugu Bilboko udalaren eskutik:


Smith arkitektoak 1914an euskaldun estiloan diseinatu zuen. Horixe baitzen lehiaketako baldintza nagusia.
Lehen solairuan jantokia izan zen, eta bigarrenean ostatua.

Bilbon tranbia 1954. urtean desagertu zen. Tren geltokiaren hiru ateak altuagoak eta zabalagoak dira geltoki barruan sartu ahal izateko.

 Armarrian hiru lurraldeena dugu: Bizkaia, araba eta Gipuzkoa. Nafarroako kateez inguratuak. Asmoa lau lurraldeen batuketa baitzen.

Asimetria da ezaugarri azpimagarria, barrutik kanporarako beharraren arabera, betiko dorretxeen eta baserrien eran.


Ingalandar estiloko oriel wimdow lehioa diseinatu zuen.


Arkuak durangoaldeko baserrien eran. Teilatuak alu aldeetara.

Natura beti lagun!!

Jatorrizko tren geltokia

Zutarri potoloak


Erlojua marrtxan du tren geltokiak, baina jada ez du soinurik inguruko biztanleak kexatu ziren-eta. Ea martxan jarraitzen duen!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina