Deabruak ikazkin bateri lagundu eutsan eguneko beharra egiten eta saritzat arimea eskatu eutsan. Ezpabere, San Martinen kantua esatea opatu eutsan eta hori aukeratu eban ikazkinak. Halanda be, deabruak beti tentau egiten dau eta, hamahirugarrena? itauntzen deutso Martini. Eta harek “Ez dok hamahiru” esaldi ospetsua erantzun. Bitoria Artetxe zeanuriztarrari jasotakoa da hau.
–San Martin esaik bat
–Gure jauna bera dok bat
Berak salbauko gaiozak.
–San Martin esaik bi
–Erromako altara santuek bi
Gure jauna bera dok bat
Berak salbauko gaiozak.
–San Martin esaik hiru
–Hirurek hiru eternidadeak
Erromako altara santuek bi
Gure jauna bera dok bat
Berak salbauko gaiozak.
(...)
–San Martin esaik hamabi
–Hamabi apostoluak
Hamaika mila aingeruak
Hamar mandamentuak
Bederatzi ordenaduak
Zortzi, zortzi zeruak
Zazpi sakramentuak
Seirak, seirak izerrak
Bostak kristoren llagak
Laurak ebangelistak
Hirurak, hiru eternidadeak
Erromako altara santuak bi
Gure jauna bera dok bat
Berak salbauko gaiozak.
Deabruak orduan:
–San Martin, esaik hamahiru!
-Ez, ez dok hamahiru!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina