Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Hostoak erori, habiak ageri.

PR-A 58: MAEZTU-ZIKUIANO-SABANDO-ROITEGI  -  PR-A 61: IBILBIDE ZIRKULARRA ARABAKO MENDIALDEAN ZEHAR

Bi ibilbide horiek elkar lotuz Abitigarra tontorra bisitatu eta baita Sta. Teodosia baseliza ziren gure asmoak.

Maeztuko udaletxetik abiatu gara. Haren aurretik pasatzen da ibilbide berdea. Udaletxeari ez diozue itxura ezaguna susmatzen? Tren-geltokia


Hortxe gaurko ibilaldiaren bide-seinalea: Il-A-58. Sabando lehenengo helmuga


Bidea



Lehenengo lainoak

Sabandora heltzen

Irtetzen

Hori tapaukia hori!

eta teilatu-koloretsua!



Erroitegiko landak

Udazken-koloreak!

Abitigarrarantz

Hemendik aurrera lainopean sartu ginen. Geodesiko-tontorreraino heldu, eta ahalegindu arren Abitigarra-tontorra bilatzen ezinezkoa egin zitzaigun. Buelta hartu behar izan genuen.




Zekuianoko eliza


Igoroien erreka


Leortza herrian

Eguneko jantokia: Leortza-Maeztu artean.

San Juan bidea


Maeztun atzera

Trentxoa

Behar eztan bedarra, erein barik erne.

Ez da kasua.
Baba erein nuen fruta-arbola azpietan, eta jada erne da.











Garaian garaieko gauzak.











Zelan erein, hala bildu.



Lehiaketa honen zale nauzue. Lehiaketa izanik hizkuntzaren mesedetan jokatzea ez da bere helburua. Adibidea "ilécebra"-rena.

Hizkuntzaz eta berbaz ari naizenez, pare bat berbaz hitz egingo dut: landatu eta erein. Mesedez, ez nahastu. Lehenak landarea du oinarri, eta bigarrenak hazia.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Zenbat zarrau, tranpa geixau

Bizkaiko mendi federazioan ustelekeria omen.



Alea iacta est



Enperadorearen zaldirik onenek 
negar egin omen zuten 
Rubicon aldean irabazi eta gero 
aske utzi zituztenean. 
Horrela ari ginen berbetan 
kaletik gindoazela, 
kaletik gindoazela. 
Centro extremeño-tik behera 
bazetorren jendea, 
bazetorren jendea. 
Han dena al zen seinale, 
presagio, 
negar egingo ote nuen 
bakarrikan gelditzeko beldurrez. 
Enperadorearen...
Betirako hitzak esan nituen: 
maitasuna gorrotoa, 
maitasuna gorrotoa. 
Seinaleak ikusten saiatu nintzen: 
arrastoak elurretan, 
arrastoak elurretan. 
Zer esanik ez zegoen: 
tu tiruta...
Enperadorearen...

LocationRubicon.PNG

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Zenbat zarrau, tranpa geixau.

Uso-pasa Bilbon.

Bilboko usategian sarea zabaldu dute gaur usoak ehizatzeko. Ez dakit trepez, zatarrez eta paletez baliatu izan diren, baina sarekada ederra!

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Lurrak, ematen bazaio, emanen du.

Lurraren gatza Win Werndersek zuzendutako filma ikusi berri dugu


Argazkilari eta pertsonaia handiaren irudiez gozatzeko aukera paregabea.

Sebastianen inguruan beste gizaki paregabe bat agertzen da, haren emaztea, Lelia Deluiz


Bejondeiola! Eta eskerrik asko biooi!