Fruizko San Salbador eliza. Alboko atea eta kontzejuaren mahaia
Hirugarreneko irazkia ortogonalki jarritako hamar soka-sare zarratuak osatzen du, eta, beraz, bere kapitela bigarrenaren oso antzekoa da, muturretan iratzeak eta ananak dituela. Laugarrenak lehenengoaren fuste sarea errepikatzen du, eta kapitelak bere historia dauka: erdian tamaina handiagoa duen irudia dago, abitu luze batekin jantzia, bi zaldunen artean euren arteko borroka gelditu guran (zaldunetako batek lantza laburra dauka eta besteak ezpata eta ezkutua).
Ezkerreko kanpoko zutabeak sei zutabetako irazki-fustea eta bere historia daukan kapitela dauka: bere koroiarekin agertzen den erregearen irudia erdian azpimarratuta, beste lau irudiko segizioarekin lagunduta (horietako batek bakulua dauka, baliteke gotzaina izatea; beste batek liburu bat dauka;
musikari bat; eta laugarrena zer den zalantzazkoa da). Bigarren zutabea lore-begia duen medailoi biribilekin egindako sarearekin, maskara txikiekin, loreekin eta animali txikiekin erabat apainduta dago, eta bere kapitel konoenborkara ananaz egindako iratzezkoa da.
Zutabeak
Kontzejuaren mahaia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina