Il. Bi 255 Ikasta-Sollube
Zamudioko Psikiatriko albotik abiatu nintzen oinez. Bertaraino Bizkaibus hartu nuen.
Harritu nintzen Txorierriko korridorean goizean goizetik ikusi nuen kotxe pilaketa. Gidari gaixoak, lanarekin nahiko ez eta gainera, bidaia. Zertarako daude herri-garraioak, baina beno, norberaren ardura da.
Hantxe bertan gaurko ibilaldiaren bide-seinalea dago
Bidea Berreaga mendizerrarantz
Gainaldera heltzerakoan bide-seinale horiek daude. Nerea Aseburukoa da.
Bertan M.ra
Eguneko lehen komedia. Fikarako bide-seinalea eta bidea bera sasiak janda daude.
Bideak egiten dira, esaterako GR280 hau, baina mantenuaz nor arduratzen da? Interes pribatuak daude? Ikusten da-eta bide inguruko lur jabeek herri-bidea ez dutela errespetatzen. Beste adibide bat beheratxo gertatzen da Asuburugoiko baserri gaineko belardiaren zati bat da herri-bidea. Hau da, belardiaren jabeak herri-bidea berea egin du. LOTSAGARRIA!
Gamiz-Fika, Arrieta eta Sollube gaina
Bideko laguna
Indabak baserriko portalean sikatzen
Hortik nator
Arpeltzarra
Fikako elexaldea
Kalabaza-uzta
Gaztainondoa
Kapritxoa: olibondoak kimatuak
Lagun batzuei esker kilometro bateko buelta eman behar izan dut errepidetik GRa desagartua dago-eta. Eukalipto basoak jan du GRa tarte horretan. LOTSAGARRIA!
Udagoieneko baso-lorak
Fruizeko umildegia
San Salbatore
Libao bistara
Arrietako baserriak
Libao
Ikastako kortabasoa
Meñakarako bidea utzi eta Solluberanzkoa hartu dut
Arrietarrak ez dira makalak!
Bide erripea. Majo botako dute izerdia San Martinek laguntzen ez badie
Aurrekoa salatu dudan legez, esan behar dut Arrieta udalerriko bideak behar bezala, garbi, topatu ditudala.
Solluberako bidea nerea
Ibiltaria adarra jo gurean
Gudaren oroimenean
Trikuharria
Dotorea
Pakean
Bermeo
Almikeko kanposatuko ate gaineko esaldia
Aspaldiko jolasa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina