Gero eta kaletartuagoa da gure gizartea, Euskal Herria.
Gizartean bizitzeak baditu abantailak eta desanbatailak, baina gizartean bizitzeak partekatzen jakitea suposatzen du. Eta hori bizitzan zehar ikasten dugu.
Partekatzen ikasteko leku aproposa igerilekua izaten da.
Igerilekura arrimatzen bazara igeri egiteko asmotan badakizu bideetan eratuta dagoela, eta horietako bat aukeratu behar izaten duzula igeri egiteko. Igeri-bideak igerilariz beterik izaten da norbera joaten denerako, eta une horretan partekatzeko eskola. Zein bide aukeratu? Bide horretako igerilariak norabidea errespetatzen dute? Zelan egiten dute igeri? Ze horrek guztiak zure aisialdian eragina izango du.
Igerilekura sartu aurretik eta ostean aldagelatik pasatu behar izaten duzu. Aldagela partekatua izaten da, eta gizakiko espazioa kalkulatua izaten da. Zer esango dizuet ba! Ez zaizue inoiz suertatu inguruan espazioa handia behar izaten duten horietakoa?
Egunero egunero ikasteko eta trebatzeko aukerak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina