Herri garraioaren erabiltzailea nauzue. Autobusa, trena edota metroa. Nahiago izaten dut aurrez joatea, hau da garraioaren norabideari bista ematen.
Gaur Lezamarako trena hartu dut San Nikolas tren geltokian. Trenaren norabidean jesarri izan naiz, baina martxan ipini denean neure burua atzez ikusi dut. Sondikako tren geltokian aurrez ipini naiz, bertan norabideari buelta eman dio-eta.
Bizitzan sarritan gertatzen da norbera konturatu barik norabidea aldatzea. Aurrez joatetik atzez jartzea, edo alderantziz.
Paisaia ezberdin ikusten da eta mugimendua ezberdin apreziatzen da garraio beretik atzez edo aurrez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina