Bizkaibusez abiatu naiz Ermuara. Herriko udala bisitatu, Valdespina jauregia. Euskal Herriko eraikin barroko garrantzitsuenetakotzat hartzen da. XVIII. mendearen lehen zatian eraiki zen, mendearen lehen laurdenetik hurbil, Andres Orbe Larreategui kardinalaren aginduz.
Urkogainera bidean Elorretabeko baserriaXIX. mendetik aurrera baserriaren inguruan aurkitzen zen Olaerreagako katea. Bertan lurralde aldaketa zela-eta zergak ordaindu behar izaten ziren.
Baserrietxea Bizkaian dago, eta lurretako batzuk Gipuzkoan. Horrek estraperloa bultzatu egiten zuen.
Urkogaina lau haizetara
Ixua eta Kalamua
Txabola Pagola baserria
Aizketagaina
Max/Kalamuagaina. Max edo Maaxa izena mendiaren Bizkaiko magalari deitzen zaio; Gipuzkoa aldekoari, berriz, Kalamua
Max/Kalamua magalean hamabietakoa
Maxubei baserriko erlauntza. Bertako etxekoandreak umetako hainbat istorio kontatu zizkidan: eskola garaia, argi indarra, Eibarrera plazara zapatuetan ama joan izaten zen garaia, ...
Oinplano angeluzuzeneko eliza da, bi isurkiko estalkia du eta burualdeko murruan kanpandorrea. Habeartea bi ataletan zatitzen da, hiru zutabe nagusi dekoraturen gainean altxatzen den koruarekin, eta bigarren atalean, alboetan, bi pilastrarekin. Gurutzaduraren gainean zurezko ganga faltsu bat dago.
Sarreran, hegoaldeko horman, zirkuluerdiko arku bat du, eta iparraldeko horman arku eskartzano bat, gaur egun itxita.
Argia mendebaldeko horman dauden bi saieteratatik eta sarrera ondoan dagoen bao dinteldu batetik sartzen da barrura.
Kanpandorrea zurezkoa da, bi isurkiko estalkia du eta gurutze forjatu batez koroaturik dago. Gurutzadurako ohol horizontal eta bertikalak diamante puntaz dekoraturik daude. Kanpandorreak, 1639an Domingo Gandiagak eraikia, zaharberritzeko premia handia du, Bizkaian honelako bakarra baita.
Ermita manposteriaz egina da; ertzetan eta bao inguruetan harlanduz.
Ibarguen garaixea. Errepidetik ikus ezina
Bide-seinaleak
Markina-Xemeingo Muruako San Martin
Barrenetxe baserri inguruko bidea sasiak janda!
Basaibar zubia
Goikoportaleko iturria
daukat jatorrija
Ubide saconetan
ecarri ugarija
esanic aitubac
alan arindu dira
neque ta castubac