Bizkaibusi esker, goizeko 8etan Gernikatik abiatu nintzen Ispasterra.
San Migel eliza eta plaza
Aixeder errota
Errotak oso bizitza laburra izan zuen. Estutasun handiko garaietan eraiki zuten, 1723ko lehorteak eskualdeko ibai-errotak geldiarazi zituelako. 1745 baino lehenago, behin betiko utzi zioten erabiltzeari. 1728an, lehorteak eragindako kalteak zirela-eta kezkatuta, hiru urte lehenago Bilboko Artxandan eraikitako haize-errota bezalako bat egitea erabaki zuten, eta Jose de Guizaburuaga abokatuak hartu zuen hura eraikitzeko ardura.
Herritarrek, errota erabilera publikorako izango zelakoan, lursail egokiena opatu zioten, baita lanetarako ezinbestekoak ziren egurra eta harriak ere. Guizaburuagak beharginak kontratatu, lana egin eta, monopolio baldintza hobezinak ziurtatuta, hura ustiatzeari ekin zion. Errotarekin batera errotariarentzako etxea ere eraiki zuten. Negozioak, baina, ez zuen abokatuak nahi zuen beste etekin eman. Galerak ikusita, errota aurrera eroaten saiatu zen, nahiz eta gehienetan oso ortodoxoak ez ziren bitartekoak erabili. 1731n, esaterako, udalak salatu zuen errotariaren etxean isilpeko txakolindegi bat zabaldu zuelako. Taberna hartan, Ispasterrek zeukan bakarrean, etengabekoak ei ziren iskanbilak.
Aixeder errotan kontserbatu den bakarra tresneria gordetzen zuen harrizko dorrea da. 1990ean Bizkaiko Aldundiak zaharberritu zuen: hamar metroko altuera, oinarrian hamar metroko diametroa eta gailurrean zortzi metro dituen konoa. Eta Aixederren barrualdea berregokitu zen, etxebizitza bihurtzeko.
Bide osoa oso ondo markatua!
Angelutxu auzoko baserrria
Bidea eta seinaleak
Kontsolazioko Andra Mari Natxitukoa
OgoƱo
Laga
Laidara errepide bazterreko oinezkoen bidetik
Antzoratik Izaro
Laida
Ferrian Sukarrietara gurutzatu, eta bainu ederra geure piszinan