Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

Bolonburuko kastroa

 K.a. IV. mendekoa dugu,  Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortua. Bolunburuko kastroa ia-ia bere horretan mantendu da gaur egun arte. Kadagua ibaiak zeharkatzen duen Saltzedo Haraneko muino txiki batean dago, 320 metroko altueran.

Gotorlekuak 4.000 m2 -ko azalera hartzen du, harresiz inguratutako esparru batek eta muinoaren hegoaldeko fronte osoa zeharkatzen duen kanpoko hobi batek mugatuta. “Itxitura” honi Bolunburuko haitzak ematen duen defentsa naturala gehitzen zaio iparraldeko aldean. Harresia harlangaitzezkoa da, eta batez beste hiru metroko zabalera eta bost metrotik gorako altuera izan zuen jatorrian. Hego-ekialdeko muturrean kastroak izan zuen ate bakarra dago. 

  

E.ra begira
Etxebizitzak oinplano angeluzuzeneko etxolak ziren, material galkorrez eginak. Haien egituratik, zimenduen hondarrak besterik ez dira gelditzen. Halaber, estalpe, tailer eta biltegi izan ziren beste estruktura batzuk identifikatu dira ere. Kastroko biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen ulertzeko aukera ematen digu multzoak.

 Gaur egun badakigu herrixkaren ekonomia nahiko dibertsifikatua zela. Abeltzaintzan, iraupeneko nekazaritzan (zerealen eta lekadunen laborantzan), basoko produktuen bilketan (etxebizitzen barruan ezkurra kiskali ugari aurkitu dira) eta burdinaren metalurgian oinarritzen zen. Baina tokiko berezitasun handiena, beharbada, hareharriz egindako esku-errota ugari agertu izana da. 

Gainerakoan, inguruetako toponimia adierazgarria da, “sorginak” aipatzen baititu (Zallako jentilizioetako bat dena, hain justu). Baliteke kondairak herrixkaren biztanleei lotuta egotea, eta Sorginen Zelaian dute adierazpenik handiena, bertan akelarreak egiten eta biribilean dantzatzen omen baitzuten ibaiaren ondoan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina