Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2024(e)ko martxoaren 19(a), asteartea

Markina-San Jazinto baseliza-Ubilla jauregia-Lauzirika baserria-Santutxu-San Antolin-Asterrika-Ondarru

 Egunsenti ederra!

Markinan etxea

San Hiazinto Krakoviako baseliza. Markina Xemeingo Atxondoan 
Antso Lopitz Ugarteko Axpe jaunak fundatu zuen ermita XVI. mendean, eta XVII.ean berreraiki zuten. Bere aurrean Markinatik Ondarrorako errege bidea doa; beraz, bide-ermita dela esaten da.

Harlangaitz-hormetako eraikina da, izkinetan eta baoetan harlanduak ditu. Arku erdizirkularreko atea dauka eraikinaren oinaldean eta leiho bat hegoaldeko fatxadan. 

Ermitaren barruan, 23 arku  lerrozuzeneko teilatu-zuraje ederduna. Zinta deritzoneko zurezko zerrendek batzen dituzte arkuak; mailakatutako almena margoztuak dituzte zintok apaingarri. Zurgintza-lan bikaina da eta bere eredua dauka hurbil dagoen Arrate (Eibar, Gipuzkoa) santutegiko sabaian, XVI. mendekoa. Zurezko estalki horiek ohikoak izaten ziren Euskal Herriko baselizetan, harrizko ganga garestien alternatiba ekonomikoagoa baitziren. Era berean, eraikinak luxu handiko itxura eduki dezan, aldare atzeko  horma margoztuta dago era berezi batean: goiko frisoa eta marmolak imitatuz.


Intxauspe baserriko orturako eskailerak

Ubilla dorretxea
XV. mendeko jauregi gotikoa
Aspaldiko argazkia



Artibai, emaritsu!

Bideko landareak

Goierriko Arrate baserria
Lauzirika baserria

Aingeru Goardaren baseliza. Santutxu
Jazinto Lauzirikak agindu zuen eraikitzea naufragio batetik salbu aterata
Bolatokia

Eizagirre baserriak
Bideko landareak
Haritzarra

Bideko landareak

Seleta baserri aurreko arte gaixoa!

Bideko landareak

Berritxuko Mellerudi auzoko San Antolin baseliza
Kofradiaren batzar-gela baselizaren kontra dugu
Santi Antolin
txistu ta tanbolin,
gona barrenak
aidean egun guztin
Ez gogoratu biamonik,
San Antolin,
nekez etorri
eta joan arin


Asterrikako San Lorentzo baseliza

Bideko landareak

Eguneko bazkaltokia

Ondarruko Errenteria auzoa

Bideko landareak

Arrigorri eta Saturraran hondartzak

Antiguako baseliza, Ondarroako parrokia primitiboa, XV. mende amaieran eraikia izan zen, bere existentzia askoz lehenagotik dokumentatua badago ere. Bere jatorrizko estilo gotikoak kanpoaldea besterik ez den kontserbatzen, hainbat birmoldaketa jasan ditu mendeetan zehar, horregatik konbinatzen ditu estilo gotikoa, neoklasikoa eta barrokoa, azken hau Francisco de Iberok 1759an egindako reformaren emaitza izanik. 
Antiguako amabirjinaren jatorrizko irudia ez da kontserbatzen, tradizionalki debozio handiz gurtua izan da Ondarroako arrantzale eta biztanleengandik.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina