Atzo, berriz bere Bizkaibus-ez Gernikako Lurgorrira jo dut. Bertatik Durangora abiatzeko.
Hortxe bide bazterreko Kanpantxu auzoko baserri dotorea!
Mendata-gunea atzean utzia
XV. mendera arte Zenarruzapean izan zen.
BITXIKERIA: elizaren jabe herritarrak eurek dira. Hamarrena euren artean banatzen zuten, hori dela-eta XX. mendeko elizaren berrikuntza euren lepotik egin zuten
Albiz Urrutxura bidean utzi baino lehen, aipatzekoa da amaia Basterretxean artikulu baten hauxe dio: Bidea Bermeotik irtetzen zen Galtzada bezala ezagututako lekutik eta Gernikako itsasadarra igaro zen. Hiriaren hegoaldean Dorre baten existentzia egiaztatzen da, Mezeta dorrea; inguruko zaharrenetarikotzat jo izan da eta bere kokagunea erreferentziatzat har dezakegu Vizcarrak Bermeoko bidea Albiz eta Mezetarantz abiatzen zela esaten duenean.
Bidea, Ajangiz eta Mendatatik, Albiz eta Mezeta torre albotik, Oiz mendira iristen zen eta Maguna Atarira zuzentzen zen, Astoaburuko muino albotik Hambrera iristeko. Hemen Maguna bezala ezagutzen dugun galtzada kokatuta dago. Hambren bidea bitan banatzen zen: Bermeorantz (Albizetik) eta Lekeitiorantz (Gerrikaitzetik). Pixkat gorago jadanik banandua zegoen bidea San Cristobal baselizarantz, eta handik jeisten zen Zenarruzarantz eta Bolibarrerantz Markinako norabidea hartzeko.
Urrutxun Munitibarrerako errepidea hartu, eta 50 m.ra eskuinerako bidezidorra hartu Askakrotzeko lepora eramango gaitu.
Bidea, Ajangiz eta Mendatatik, Albiz eta Mezeta torre albotik, Oiz mendira iristen zen eta Maguna Atarira zuzentzen zen, Astoaburuko muino albotik Hambrera iristeko. Hemen Maguna bezala ezagutzen dugun galtzada kokatuta dago. Hambren bidea bitan banatzen zen: Bermeorantz (Albizetik) eta Lekeitiorantz (Gerrikaitzetik). Pixkat gorago jadanik banandua zegoen bidea San Cristobal baselizarantz, eta handik jeisten zen Zenarruzarantz eta Bolibarrerantz Markinako norabidea hartzeko.
XIV. mendekoa da bide honi egiten zaion aipamenik zaharrena, Gernikako hiriko “Carta Pueblan” (1366) Durangotik Bermeoko hirira doan erret-bidea aipatzen da: “Otros y mando que el camino que ba de Durango para la mi villa de Bermeo que baia por esta mi villa de Guernica e non aber otro lugar, sy non por esta mi villa de Guernica”.
Albiz-en Golako errekara jaitsi beharrean, eta, ostean, Ganbera eta Askakrotzeko lepora igo. Guztira 5 bat km., Urrutxura jo dut
Bide bazterrean aldamatarren etxea
Bideko iturria
Askakrotzeko lepoan bidegurutzea
Mauma
Salluntiz baserria, sasiak jaten!
Maumebekoa, ederra!
Olea burdinola(errepikapena!)
San Lorenzo baseliza . Ermita barrokoa da, egurrezko korua dauka eta bere inguruan biltzen dau auzoa. Oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko estalkia, erdi-puntuko arkudun atea eta hiru leiho atalburudun; baita ere zementuzko kanpai-horma bat, hiru bao kanpaidun dituena, gurutze batez errematatua. Bitxia, kanpandorrea alboko eraikuntza gainean
Olea burdinola(errepikapena!)
Maumebekoa baserriaren aurrez aurre, Oromiño ibaiaren ertzean, Muxikako burdinola txikietako bat izan zen (alegia, burdin-kopuru txikia ekoizten zuena).
Oleakoak soilik gordetzen du egituraren zati bat: uraren sarbidea eta estolda. Burdinolak mugiarazteko erabiltzen ziren trepeta hidraulikoak errotetan erabiltzen ziren berberak zirenez gero, ez zen harritzekoa burdinola batzuk errota moduan eraberritzea. Horixe egin zuten Olea burdinolan.
Pena ematen du horrela ikustea!
Bide bazterrean ur gozoa!
Maumeko portalea edo Sorgintoki, Astogana galtzada bistara!
Amatxorbeko iturria
Gaurko bazkaltokia, Lasiar
Momoitio-ra bidea orri artean
Garai
Momoitioko San Juan
Santa Katalina baseliza
Duñaiturri baserrikoek sortu omen zuten. Gaur eguneko eraikina 1773an berreraikitakoa da. Aipagarria da aurreko egurrezko balaustrada. Barruan Santa Katalinaren irudia eta gurutzatutako Kristo handi bat ikusiko ditugu.
Ermitaren aurrean IX. edo X. mendeko sarkofago bat dago. Noizbait Momoitioko San Juan ermitatik eraman zutela ematen du.
Momoitioko San Juan
IX. mendean ingurua populatua izan zen. Lurra landu, etxeak eliza eta kanposantua eraiki zituzten.
Etxeak zirkulu- eta elipse-formako txabolak ziren. Hormak adarrazkeok eta buztinezkoak, teilatua belar lehorrezkoak .
Biztanle horientzat eliza izaten zen herrixkako erlijioaren eta gizartearen ardatza. Elizkizunak ez ezik, batzarrak egin, erabakiak hartu eta komunitateko liskarrak ere bertan konpontzen zituzten. Kanposantua, lurrean egindako zuloak ziren hilobiak.
Baselizaren elizpera hurbiltzen bagara eta baoetatik begiratzen badugu, barrua ikusteko aukera izango dugu. Leihoen aurrean IX. eta X. mendeetako hilarrien zatiak ikusiko ditugu. Hilarri horiek ermitaren inguruan aurkitu zituzten zaharberritze-lanak egin zituztenean. Barrurago erretaula dago, San Juan Bataiatzailea buru dela.
Bide bazterreko baserri dotorea!
eta landare apartak!
Amatzako San Martin baseliza eta nekropolia
Baselizaren hegoaldean Erdi Aroko kanposantua berreraiki dute. IX. eta X. mendeetako hilobietako harriak errekuperatu eta garai hartan zeuden bezala ipini dituzte. Aurkitutako hilarrien zatiak osatu eta jatorrizko lekuetan jarri dituzte.
eta landare apartak!
X.-XI. mendekoa
Amatza auzoko San Migel kofradiarena dugu
Baselizatik 20 metrora iturria eta garbitokia dago, bertan hilobi bat dugu.
Aurrerago daude: Amatzagoikoa, Amatzabekoa eta Amatzako errata baserriak
Amatzagoikoaren atzean andabidea dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina