Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2023(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Amurrio-Orozko. Laudio-Amurrio Arrola mendizerratik

 

Gaur, Amurriora jo dut eta horretarako trenaz baliatu izan naiz.
Aspaltzagaineraino ibilbide honetaz baliatu izan naiz

San Roke baseliza

Bidean gora etxe honekin topatu naiz eta teilatuko ura lurrera zuzenean ez jausteko baliabidea
Etxe inguruan. Eseritzeko edo biltokia

Elexazar, erromatar landetxea K.o. I-III mendeetakoa

Neguaren edertasunak!

Aspaltzagainera heltzen. Bideko seinaleak eta landare izoztuak


Aspaltzarako bidea

Aspaltzagaina

Jesurigaina

Postontziaren plaka. Hau sorpresa hau!

Arrolako Santa Marina

Bideko askak

Jesuripozoetan BI.ko il.a 35 baliatu izan naiz, eta Meatzarantz jo dut, Kukutza aldea beste baterako.
Belaute eta Gallarraga bidetik

Jada Orozkon! Eta bertako Iturrizar Kasilda anderearen enparantza


Gaur, asteazkenak 25 Arrola mendizerrara bueltatu izan naiz.
Laudioraino trenez, eta bertan lehen sorpresa:

Larra auzorantz jo dut. Bertan San Bartolome baseliza dago. XV.mendeko baseliza gotikoa
Fatxada nagusian, elizaren oinean, portada bat dago. Arku zorrotz dobelatua du, moldura gotikoarekin. Fatxadaren erdian adreiluzko okulu moderno bat ageri da, kanpoaldean hormigoi molduratua.


Arkupea eraikinaren eskuineko aldean dago, isurki bakarreko estalki baten azpian. Estalkiak zurezko egitura du eta lau zutabe zuzenen gainean oinarritzen da.

Arkupe horretan dago portada, arku zorrotz eta arkibolta baketoidunekin. Kanpoaldean, arku konopiala du XV. edo XVI. mendeko bi mentsularen gainean bermatuta.


Larra auzoko Etxezarre baserria

Kukuematxatik pagadia

Kukutzako atxa
Gainaren izena Luiandoko Kukutza baserrian du jatorria.
Elorritxugana eta Elorritxugane izenak ere ematen zaizkio

Jesuri
Kastillo izenaz ere ezaguna dugu. Bertan karlistaldietan gotorlekua izan baitzen
Domekatik hona bai aldaketa! Egunotan elurra bota du!

Bertatik,  Untzueta

Aspaltza

Mariaka dorrea 

Toki-izena dugu Mariaka. XIII.mendean Mariakako Pedro Ospinak erabili izan zuen.

Atea arku zorrotza da eta gainean leinuaren armarria dauka. Leihoek arku errematea dute, eta leinuaren ikur ziren osagaiez apainduta daude.  


Bide bazterreko haritzarra Aitaerreka ondoan

Amurrion trena hartu, eta buelta habiara!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina