Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.
2023(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna
2023(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena
Amurrio-Orozko. Laudio-Amurrio Arrola mendizerratik
Gaur, Amurriora jo dut eta horretarako trenaz baliatu izan naiz.
Aspaltzagaineraino ibilbide honetaz baliatu izan naiz
Etxe inguruan. Eseritzeko edo biltokia
Elexazar, erromatar landetxea K.o. I-III mendeetakoa
Belaute eta Gallarraga bidetik
Jada Orozkon! Eta bertako Iturrizar Kasilda anderearen enparantza
Gaur, asteazkenak 25 Arrola mendizerrara bueltatu izan naiz.
Laudioraino trenez, eta bertan lehen sorpresa:
Fatxada nagusian, elizaren oinean, portada bat dago. Arku zorrotz dobelatua du, moldura gotikoarekin. Fatxadaren erdian adreiluzko okulu moderno bat ageri da, kanpoaldean hormigoi molduratua.
Arkupea eraikinaren eskuineko aldean dago, isurki bakarreko estalki baten azpian. Estalkiak zurezko egitura du eta lau zutabe zuzenen gainean oinarritzen da.
Arkupe horretan dago portada, arku zorrotz eta arkibolta baketoidunekin. Kanpoaldean, arku konopiala du XV. edo XVI. mendeko bi mentsularen gainean bermatuta.
Kukuematxatik pagadia
Kukutzako atxa
Gainaren izena Luiandoko Kukutza baserrian du jatorria.
Elorritxugana eta Elorritxugane izenak ere ematen zaizkio
Jesuri
Kastillo izenaz ere ezaguna dugu. Bertan karlistaldietan gotorlekua izan baitzen
Domekatik hona bai aldaketa! Egunotan elurra bota du!
Bertatik, Untzueta
Aspaltza
Mariaka dorrea
Toki-izena dugu Mariaka. XIII.mendean Mariakako Pedro Ospinak erabili izan zuen.
Atea arku zorrotza da eta gainean leinuaren armarria dauka. Leihoek arku errematea dute, eta leinuaren ikur ziren osagaiez apainduta daude.
Bide bazterreko haritzarra Aitaerreka ondoan
Amurrion trena hartu, eta buelta habiara!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)