Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2021(e)ko martxoaren 20(a), larunbata

Udaberria


 Martxoak 20, udaberriko lehen goiza

III/21
Goiza
Martxoak 22, ortua: ilarrak
Espinakak
Azak
Kipulak
Pablito, oilartxo berria

Martxoak 27, mare biziak
Egunsentia
Martxoak 26, iluntzea
Martxoak 25, ortua martxan
Egunsentia
Martxoak 24
Martxoak 27, ea ilargi betea
Martxoak 28
Martxoak 28, ilargi betea
Lorak eguzkitan
Krasak gorri-gorri
Martxoaren 30eko mare bizia
Apirila 2, egunsentia
Artxandako funikularra
Goioren etxeaurrea
Bi urte dela
Apirilak 4, egunsentia
Larrabe eta Ereñozar
Larrosa horiak
Fruta-kutxan


Ortua
Koloreak
Kalak
Apirilak 4, landaredia Gernikako azokan
Elaia heldu da bueltan
Gau on!
Maitasunaren arbola
Apirilak 6, koloreak
Apirilak 7, Goioren etxe aurrea
Ganeko, Pagero eta Gallarraga
Apirilak 8, La Lastrako eskatzetik goizean goiz
Villaverde bailarako Andra Mari eliza izen bereko auzoan. XVII. mendeko eraikuntza, egun hondatua
Eliza ondoan zezen plaza. 30 metro diametroa du

Txaltxoak
Begira-begira
Apirilak 9, goiza
Apirilak 10, Bentako lehen larrosa gorriak
Horiak topera!
Apirilak 12, egunsentia
Landareak Bentan
Apirilak 13, egunsentia
Apirilak 13, Artazugoiko eta aspaldian landutako arteak
Sagastitik paseoan
Apirilak 14, Deustutik Artxandara paseoan koltza
Angusak baketan
Gerizondo japoniarrak
Basabitxilore
Kuku-belarra
Gau on!
Apirilak 15
Apirilak 16, arratsa
Apirilak 18, egunsentia
Apirilak 18, egunsentia
Apirilak 18, Etxebarria parkeko"instalazioa"
Landetabideko kuku belarra
Gazteluko landa tumulua
Arbolantxa aldeko zikinkeria
Apirilak 19, egunsentia
Koleoak eta bestelakoak
Larrosak
Kuku belarra badator!
Apirilak 20, egunsentia
Pikotamenditik Artxandako haizerrota
Pedruskoniko bide bazterreko haritzarra
Loiuriko larrosak
Castaños kaleko etxe bitxia
Apirilak 22, egunsentia
Larrosak aurrera
Baita ortua
Koloreak
Kalak
Kuku-belarra
Iluntzean, ilargia bistara
Baserri ingurua

Apirilak 23, egunsentia
Pili eta Mili batera, atzo, apirilak 23, heldu ziren
Bistara ipintzen
Apirilak 24, egunsentia
Urretsaren adarrean eman dute gaua
Izpilikua
Astigarra orriak
Txisi iturri, San Martin inguruan
Ontxene
Belozti


Madariaga
Itsasoa bare-bare
Azken argi-izpiak
Lotarako prest

Apirila 25, padurara bidean
Itsas behera
Ereñozar
Teileria
Ereñozar
Irisak
Haritzarrak
Akurio baserria
Zazpi bermeotar 1519 eta 1522 artean Magallanes-Elkanoren espedizioa itsaso ezezagunetan ausartu zen Mendebalderantz nabigazio bide baten bila, Moluka uharteetara, Espezieen uharteetara. Bidaia epiko horretan Magallanesek gaur egun bere izena daraman itsasartea aurkitu zuen, eta Juan Sebastian Elkanok espedizioaren agintea hartu zuen portugaldarra hil zenean. Elkano, bere kontramaisu leiala izan zen Juan de Akurio bermeotarrarekin batera, penintsulara itzuli zen ontzi bakar batekin eta gizon talde batekin, Munduari Lehen Bira ematea lortu zuten. Denetara, zazpi bermeotarrek parte hartu zuten Magallanes-Elkano espedizioan.
Itsasadarra
Ereñozar

Txantxapota
Iretargia
Maiatzak 1
Apirilak 30
Apirilak 29
Maiatzak 1
Maiatzak 2
Goizeko lehen izpiak
Paseoan astigar negundoren haziak
Goioren etxeko landareak
Robina akazia
Sondikako Izarza
Izarzako San Migel
Haritzaren bizi nahia
Dora Salazarren zirgariak

Bilboko portuak meandro eta kurba asko zituen duela mende bat baino gehiago, eta itsasontzi gehienek ezin izaten zuten aurrera egin, oso sakonak zirelako. Hori horrela, ontziak itsasadarraren kanpoko aldean uzten zituzten, eta merkantziak gabarren bidez sartzen ziren hirira. Gabarra horiek zirga deituriko soka mota batekin arrastatzen zituzten hainbat kilometroz, itsasadarraren barruko aldean zeuden kaietaraino. Hain zuzen, zirgariak deitzen zitzaien lan hori egiteaz arduratzen zirenei. Haiek omentzeko asmoz, datozen asteetan Dora Salazar artistaren hiru eskultura jarriko dituzte Bilbon, itsasadarraren abaroan.

Salazarrek adierazi duenez, proposatu ziotenean istorio interesgarria eta kontatu beharrekoa iruditu zitzaion, baina esan du sortu dituen eskulturekin bere helburua ogibidearen guztiz kontrako interpretazioa nabarmentzea izan dela: «Tratamendu heroiko eta duina eman nahi izan diet, hala merezi dutelako». Horrez gain, Salazarrek adierazi du garrantzitsua dela emakumeen artean elkartu, lagundu eta sareak ezartzeari buruz hitz egitea: «Ahaztu gabe gure aurrekoek pasatu duten guztiaren mende gaudela». Aitortu du proiektu horrekin aukera badu ahaztuta eta isilpean egondako langileei ikusgaitasuna emateko, berarentzat ohore bat izango dela.

Emakumeak izaten ziren zirgariak, gehienbat, eta betidanik azpimarratu izan da ofizio ankerra eta eskergaitza zela. Ez zen ondo ordaindutako lana, eta, ikerlarien arabera, nolabait langile klasearen azpitik zeudenek egiten zuten. Horren erakusle, denbora igaro ahala ofizioaren arrastorik ia ezin aurkitu izana. Hain zuzen, isilean gordetako istorioa da zirgariena. Ia ez dago haiei buruzko dokumentaziorik; are gutxiago, irudirik.

XIX. mendearen amaiera aldean izan zuen indar handiena ofizioak, baina ez zuen luze iraun. «Aurrez idien lana zen; idiak, baina, meatzeetara eraman zituzten 1870eko hamarkadan, mineralak garraiatzeko behar zituztelako, eta orduan jarri ziren pertsonak lanean. Hala ere, baporezko itsasontziak azaldu zirenean, 1890. urte inguruan, zirgarien lana desagertu egin zen», azaldu du Jaio de la Puerta ekonomiaren historian doktoreak. Hots, baporezko ontziak haien kabuz sartzen ziren itsasadarrean gora.

Makurraraziak

Olga Macias historialaria zirgarien inguruan ikertzen aritu da; hainbat lan egin ditu, eta behin eta berriz ideia bat nabarmendu du: informaziorik eza. «Itsasoari lotutako bestelako ogibideei buruzko informazioa egon, badago, baina zirgarien kasuan ez dago dokumentaziorik, eta familietan ere ez da ezagutzen lan horretan aritu zen aurrekaririk». Maciasek azaldu duenez, garai hartako egunkarietan agertzen denaren arabera, jateko eta sos batzuk ateratzeko beharra zutelako egiten zuten emakumeek lan hori. «Alta, zegoen lanik gogorrena zen, eta benetako beharra zutenek egiten zuten soilik».

Horrez gain, indartsua izatea garrantzitsua zen itsasontzia tiratu ahal izateko, baina gehienek ez zituzten baldintzak betetzen, eta irizpideak esangura galdu zuen denborarekin. Are gehiago, lanean ziharduten emakume askok desgaitasun fisikoak izaten zituzten. «Beste irtenbiderik ez zutelako egiten zuten, beraien baldintzengatik ez zutelako bestelako aukerarik: azken karta zuten bizirik irauteko». Maciasek penatuta dio zirgariengandik gelditu den irudia nahiko kaxkarra dela: «Egindako lan eta esfortzuagatik ez zuten halakorik merezi». Lauzpabost emakumeko taldeetan aritzen ziren, eta ibilbidean erreleboka jarduten zuten.

Susanna Martin historialari eta komikigileak, bestalde, Atzo, atzo, atzo zirgariei buruzko komikia argitaratu zuen duela bi urte. «Asko harritu eta kezkatu ninduen zirgarien inguruan inolako informaziorik inon ez aurkitzeak, eta haien aldeko aldarrikapen bat egin nahi izan nuen», adierazi du Martinek. Halaber, azpimarratu du bapore makinak iritsi arte hainbat emakume egoera eta baldintza ankerretan bizi izan zirela, inolako eskubiderik gabe. «Tratu txarrak jasaten zituzten; esklabismoaz hitz egin daiteke, eta garai hartan inor ez zen eskandalizatzen», gaineratu du. Dioenez, kazetari atzerritar batzuen kritika txikiren bat soilik egin zen.

«Istorio ikaragarria dute atzetik, eta gehien harritu ninduena zera izan zen, zer merkea zen haiek kontratatzea», adierazi du Martinek. «Merkeago ateratzen zen emakumeak kontratatzea itsasontziak tiratzeko, idiak baino; ikaragarria zen», gaineratu du. Halaber, nabarmendu du bizi zituzten muturreko baldintzak oso prekarioak zirela. Emakume horiek nolabaiteko diru-sarrera izateko modu bakarra gabarrak itsasadarraren kilometro guztietan arrastaka eramatea zen, itsasontziak zeukan pisua kontuan hartuz. Hala, edonor jartzen zuten beharrean, ez baitzen gutxieneko prestakuntzarik behar. Maciasek dio bazeudela zirgariak defendatzen zituzten herritarrak: «Baina hipokritak ziren». Denborarekin, egunkarietan irakur zitekeen itsasadarreko langile horien lan egoera gero eta kaskarragoa zela, Maciasek dioenez, baina nabarmendu du agintariek ez zutela aztertu ere egiten. «Ez zegoen sindikaturik; ez zuten inolako babesik».

Egun bakarrean lan egiteagatik jasotzen zuten diru kantitatea oso urria zen. Hori gutxi balitz bezala, Martinek aipatu du lanabesak haiek ordaindu behar izaten zituztela. «Animaliei baino begirune gutxiago zitzaien emakumeei. Idien lana baloratuagoa zegoen», salatu du. Hots, gizartean idi bat baino askoz beherago zeudela adierazi du. «Emakumetzat hartzen ez zituzten andreak ziren, inolako titulu eta langile klaserik gabeak», azaldu du Martinek. Maciasek, bestalde, azpimarratu du portuko lanetan ezinbesteko lana izanik ere ez zeudela errekonozituak: «Norbaitek egin behar zuen lana, halabeharrez, baina ez zitzaien eskertzen». Halaber, zirgariak ez ziren soilik Bilboko Itsasadarrean aritzen: Europa osoan zabaldutako ogibidea zen. Bilboko itsasadarrera, esaterako, atzerritik ere etortzen ziren. «Garai hartan, ibai nabigagarri guztietan egoten ziren», zehaztu du De la Puertak. Are gehiago, belaz nabigatzean, haizerik ez zegoen egunetan, itsasontziak porturatzeko ere behar izaten zituzten zirgariak.

Itsasadarrari begira

Bizpahiru kasu berezi salbu, zirgarien oroimenak ez du hiriaren historian iraun. Kasu horietako bat Indautxu auzoko talde feministarena da. Hain zuzen, Zirgariak du izena taldeak. Emakume horien istorioa jakin zutenean, proposamena gustatu, eta hala erabaki zuten taldeari izen hori jartzea. Hala ere, gero eta gehiago dira zirgariak oroitzeko sorkuntza lanak. 1879. urtean, adibidez, zirgariak protagonista zituen antzezlan bat sortu zuten Getxoko (Bizkaia) herritarrek. Bizkaiko Foru Aldundiak urtero banatzen ditu Zirgari sariak ere. Aurten, osasun langileek jaso dituzte.


Astigarra
Kakiren fruituak
Gure txakurtxoa udaberriko soinekoarekin
Neskatoak usoari begira

Maiatza 2 iluntzea
Maiatzak 2, egunsentia
Ilarrak aurrera!
Egunetako euriaren ostean ortua fresko!
Badatoz mailukiak
Kipula primeran!
Aloea loratan
Udaberriko loraldia
Zerbak
Ziazerbak eta luzokerrak landatuak
Atxarre
Ereñozar
Atxarre
Iluntzeko argia!
Maiatzak 4, goizeko argiekin
Maiatzak 5, Arte Ederren museoa
Ikuspegia
Maiatzak 7, egunsentia
Piperak landatuak, artean letxuga eta kogoiloak
Azelgak
Kalabazak
Maiatzak 8, goizeko lehen argiekin
"Pagoda"
Maiatzak 8, egunsentia
Tomateak landatuak

Baita alberjiniak
Maiatzak 9, egunsentia

Elaia bikotea
Patxadan
Maiatzak 10, egunsentia
Erredodendro loratzen
Maiatzak 11 Lehen eguzki-izpiak
Maiatzak 11, Puppy janzten
20ko hamarkadako artelana: Desioa

Kanpora begira


Bisitaria

Bilborako Nahien zuhaitza

Villaverdeko patioa
Maiatzak 13, egunsentia
Ibaizabal inguruko etxaldea ibaian
La Divine ileapaindegia
Maiatzak 14, egunsentia

Ortuak eta landareak aurrera darraite
Maiatzak 15, San Isidro. Atxaga baserri ondoko iturrian amama ilobarekin
Zikoina hanka bakarrean habian
Munagorritik Ereñozar
Teileria eta enparauak
Landaredia loratan
Eusko Trena
Teileriatik Ereñozar


Muna
Dinamitako kargatokia
Kaskabeltz handi
Maiatzak 16, San Kristobal
Ontxene
Belozti
Erxebarriatze
Urkitzetik
San Antonio
San Antoniotik
San Bartolome
Itsasotik lehorrera
Maiatzak 17
Maiatzak 18, egunsentia
Sahauriarra
Villaverde
Maiatzak 20, egunsentia
Ortua aurrera!
Maiatzak 21, aloeren lora
Lehen argiak
Elai bikotea
Azken argiak
Pili eta Mili lotarako prest
Maiatzak 22, lehen argiak
Hortentsiak hasi dira loratzen
Rododendroa topera!
Hegaztian askan!
Arratsaldean ikusi dugu DANTZA

CAROLYN CARLSON COMPANY

THE TREE (FRAGMENTS OF POETICS ON FIRE)

Nazioarteko dantzaren mito baten azken lana, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsua da.

Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 8 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.



Eguneko azken argiak
Maiatzak 23, lehen argiak!
Zurbaraneko Landetabidea, pikea!
Goioren etxearen ataria
Landetabideko ortua
Maiatzak 24, egunsentia
Kala sortuberri
Larrosak
Eguneko azken argiak
Maiatzak 25, lehen eguzki-izpiak
Maiatzak 26, iretargia
Maiatzak 27, lehen eguzki-izpiak
Koloreak
Hortetntsiak loratzen
Maiatzak 28, egunsentia
Rododendroa
Garoa
Elizpeko iturria
Teileria
Ereñozar
Bidea
Zikoina Tomasenen
Tomasiturri
Indabak erneak
Maiatzak 29, egunsentia


Maiatzak 30, egunsentia
Egunsentia
Hortentsiak
Kala
Teileria
Ereñozar
Eusko trena
Munagorritik Ereñozar
Akurio inguruko haritzarrak
Akurio
Goierritik bista
Teileria
Indabak martxan
Gautzen!
Maiatzak 31, egunsentia
Ekainak1, asteartea, egunsentia
Ekainak 3, egunsenti grisa
Ekainak 4, egun umela
Aurtengo lehen kukufraka bertatik bertara
Eguneko azken argiak

Ekainak 5, zeru lanbrotsua
Kolore biziak

Ucelairen zeruak
Ekainak 6, hortentsiak aurrera
Lehen argiak
Indabak aurrera!
Errege-bidea
Aska Sukarrietan
Natura garaile
Bentaren lekua

Gure piszina
Lantzarrak, Urdaibai
Porru-hazia
Egunaren azken argiak

Ekainak 7, lehen argiak
Atxarre
Ereñozar
Padura
Azken argiak
Ekainak 8, egun on!
Otegi aurrean bainuaren eta meriendaren ostean
Ekainak 10, goiz aparta!
Egunaren azken argiak
Ekainak 11, lehen argiak
Okarana topera!
Baita briñoa
Landare berriak
Bermio-belarra gustura jaten
Azken argiak

Hortentsiak loratzen

Petuniaren lora
Azken izpiak
Ekainak 13, goiz lanbrotsua
Bi txakurtxo; gurditxoa eta bertan kanping-denda, erropa, janaria, ... . Erandiotar, galiziarra jaiotzaz, 14 urte daramatza martxan. Gaur bertan Sukarrietatik Gernikara, bihar Munitibarra, etzi Aulestira, ...
Indaba jorratuak
Zelanda Berrikoak erneak
Jorratzea falta
Ilargia bistara
Azken argiak
Ekainak 14, 21 gradu
Koloreak
Gaurko gimnasioko gihar-tresna
Zelanda Berriko hazia
Etxekoak
Indaba gorriaren landarea
Zelanda Berrikoa
Zuriarena
Jorratua
Belar-meta
Okaranak eta San Pedro sagarrak
Trumoi-hodeiak

Ekainak 15, egunsentia




Ekainak 17, paseoan. Artisten txerrikeriak


Furinukala
Ibaizabalen gozatzen
Kaia berria
Loratzen!
Ekaina 19, hodeitsu
Tximeleten zuhaizka, 1869an aurkitu zuen Armand David Ezpeleteko misiolariak
Eguneko piszina
Toña
Izaro
Ekainak 20, lehen argiak
Iretargia bistara
Koloretsu
Udaberriko azken izpiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina