Iragarritako egunsentia
- Kurtzeganeko zutarria Euskal Herriko handienetakoa da. Monumentu megalitiko hau Arnoko mendietan dago, Kurtzegan, Kolometa ondoko mendi lepoan, Gorbeiako natura parkean. 5,40 metro luzera du, beraz Euskal Herriko altuena izanik. Pisua ia zortzi tonakoa da. Hiru harri zati edo ortostato ditu. 2008an Bizkaiko Foru Aldundiak, Naturgune Babestuen Zerbitzuak alegia, indusketa eta zaharberritze lanak agindu zituen. Egun, zutarria jatorrizko lekuan altxatzen da.
Urkizako txabolak
Hori hondatua
Oderiagagaina
Errota-harria?
Tontorretik Gorbeiara begira
Odeiagagainetik H.ra zuzuenean jaitsi.
Kondairak dio Arane etxeko (Orozko) neska gazte bat Gorbeiara igo zela, ardien bila. Haatik, laino itxi batek inguratu, eta orientazioa galdu zuen. Gauak hartu zuen neskatila. Gero, otso batzuk inguratu zitzaizkion, eta jan egin zuten. Familiak egun asko eman zituen haren bila, baina alferrik. Adatsak bakarrik topatu zituzten muinoan, eta ordutik, Araneko Harri izena hartu zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina