Eguraldiaren iragarpenari kasu egin gurean Meatzaldera jo dut, horretarako gaurko ibilbidearen abiapuntua Galdameseko San Pedro.
Ibilaldiaren lehen zatiaren, Gurutze tontorrerainokoa, tarte baten bide-seinale hori jarraituko dut:
Akendibar auzorako errepidea alde batera utzi eta seinaleen atzetik
Zipar H.ra
San Roke baseliza. Iruditu zait baselizaren norabidea I._H. dela, arraroa. E.-M. ohikoa
Alboko baserriko ardiak
IL.aren seinaleak aurrera
Elorria nabari basoan!
IL. utzi eta Gurutze tontorreranzko bidean lorak nonnahi
Zaldiak askadun lepo honetan ugari
Tontorra lanbropean. Laster sartuko naiz tunelean egun osorako, Kukuen kantuaren lagun.
Tontorra
Jaitsi eta Gasteran eta Ganeran tontorretara
Txapel ederra!
Zaldia babesean
Txikia tontorra
Bista gozatzen!
Handia, trikuharriaren erdian!
Cuadro tontorra
Altueran tontorren atzetik lanbropean batere bista barik. Gaurko entretenimendua tontorretara!
Sauco auzora bidean Eskatxabel iturri gozoa!
Sauco auzoa: aspaldiko mehatz-bulegoa eta kooperatiba
Beti izan dut gogoa koba hau ezagutzeko, eta gaur gure barik berton nago: Urallaga.
XIX-XX. mendetan mehatza ustiatzen zen. Pepita ustiaketa
Madalena baseliza du.
Atariak 33 metroko zabalera du, eta 15 metroko altuera
Urollaga auzoa atzean utzi, eta behera etenik gabe, H.ra zipar
E.ra Gurutze tontorra lanbro barik, garbi.
Atxuriagara heldu naiz
Gaurko bazkal-tokia
Leku ederra, berton bi mehatz-gune izan ziren: Berango eta Tardia
San Pedron atzera.
Etxe hori ere noizbait zeozer izango zen.
Gurutze mendia San Pedrotik
Herriko plazan Jose Mari Martinez de la Rivas-en monumentua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina