Iparreko Done Jakue bidea baliatuz Markina eta Gernika arteko harri bitxiekin disfrutatzen, baita bi de horren oinezkoekin.
Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazi
behar dugu oinez.
Egatik hegan dator
gure irrintzina,
ezina ekinaren
ekinez egina.
Lizarratik euskara
dator indar berriz,
Navarra Nafarroa
dela iragarriz.
Pausorik pauso beti...
Zatoz, lagun, gurekin;
ez egin negarrik,
euskarak ez du eta
malkoen beharrik.
Badakigu non gauden
ta nora goazen,
kanta dezagun, beraz,
alai eta ozen.
Pausorik pauso beti...
Kantu-kantari baina
lanean su ta gar
gaurko gure ametsa
gauza dadin bihar.
Egatik irrintzika
dator hegalari
erantsi zeure boza
gure kantuari.
Pausorik pauso beti...
Euskararen erreka
aldean Lizarra,
euskaltzakeok aurten
han dugu Biltzarra.
Zatoz zu ere oinez
gurekin batera
ezina ekinaren
bidez egitera.
Pausorik pauso beti...
bidea eginez
geroa irabazi
behar dugu oinez.
Egatik hegan dator
gure irrintzina,
ezina ekinaren
ekinez egina.
Lizarratik euskara
dator indar berriz,
Navarra Nafarroa
dela iragarriz.
Pausorik pauso beti...
Zatoz, lagun, gurekin;
ez egin negarrik,
euskarak ez du eta
malkoen beharrik.
Badakigu non gauden
ta nora goazen,
kanta dezagun, beraz,
alai eta ozen.
Pausorik pauso beti...
Kantu-kantari baina
lanean su ta gar
gaurko gure ametsa
gauza dadin bihar.
Egatik irrintzika
dator hegalari
erantsi zeure boza
gure kantuari.
Pausorik pauso beti...
Euskararen erreka
aldean Lizarra,
euskaltzakeok aurten
han dugu Biltzarra.
Zatoz zu ere oinez
gurekin batera
ezina ekinaren
bidez egitera.
Pausorik pauso beti...
Hitzak: J.R. Garzia
Doinua: N. de Felipe
Doinua: N. de Felipe
Markinaraino Bizkaibusez joan naiz. Bilbo-Lekeitio
Lantegi bazterreko pasabidea Artibai ibaiaren gainetik
Aspaldiko errota
Erdotza edo Edurreko Andra Mariaren baseliza
XVI. mendeko baseliza
Artibaitik kanpo lehorrean
Kareaga zubia
Artibai
Bidean iturria
Iruzubieta
Bitxia: kortatxoaren gainean belar-meta
Altzaga auzoa pasa ondoren Artara heldu naiz. Hortxe bertako asto batzuk
Simon Bolibarren etxea
Etxearen izena
Santo Tomas
Dorre itxura
Lastoz eginiko pareta
Bide berriak:
Galtzada monastegira
Norbaitek utzi du
Monastegiko sarrera
Kondairak dio 968ko Jasokunde Egunean, bertoko fededunak Gerrikako Santa Luzia elizan zeudela. Meza entzuten zeudela, arrano batek eliza horretako hilobi batetik garezur bat hartu zuen, hatzaparretan eroan, eta Ziortzako kokagunearen gainean askatu ei zuen, sasien gainera jausiaz- Hantxe eraikiko zen eliza. Hantxe, Bizkaian inoiz egon den kolegiata bakarra, gaur egun monasterioa dena. Ahozko tradizioak kontatzen duena harri gainean landuta geratu da betirako: Ziortzaren armarria arrano ageri da, garezurra hatzaparretan.
Eliza: Jatorrian XIV. mendekoa da, gotiko estiloari dagokio. Barruan, Bizkaiko organo aspaldikoenetakoa gordetzen du. Eliza barruko zein atariko eskultura eta taila multzoa azpimarragarriak dira.
Aukerak
Bide bazterreko landarea
Zirauna
Gontzugaraiganarako bide bazterreko karobia. Penagarria txerrikeriaz betea
Munitibarreko Uriona auzoa
Zenbat katu agertu ziren!
Oiz hodeipean
Pasabidea
Garron aukera berria
Seinale bitxia Garron
Iturria
Txikitone, halako etxea!
Gerrikaitz
Andra Mari eliza
Lea zeharkatu eta Munitibarreko plazako balkoi loretxua
San Bixente eliza. Txori tabernan kafe-esnea gozoa hartu, eta aurrera
Aldaka auzora bidetik Arbatzegi
Bide bazterreko iturria
Seinaleak
Aldaka auzoko Done Jakue baseliza
Astorkigana
Urnatei baserri ostean, Goiako erreka bazterretik
Mendatako Berriondo auzoko baserriaren jatorria: 1780
Ibarra baserria
Zezena
Goiako errekaren gaineko zubia
Piperrak eoriko dituzten txerriekin txorizoak egiteko
Baserri dotorea!
Ortua lantzen
Sasiak jaten
Zarrarantz
Zarran aukerak
Horiek bai ondo bizi!
Zarragoitiko prtalea
Tresnak: garia garbitzekoa, singer josteko-makina, eta egurra mozteko astoa
San Pedro eta San Kristobal baseliza
Buzterria. Baserriko nagusiak esan zidan bere aitxek egindakoa zela.
Tresnak
Ni, dorretxea ezagutzera
Dorretxe ikusgarria da, bai muino batean dagoelako lurralde guztia jagonez, bai oinplano pentagonal exotikoa daukalako, bakarra Bizkaian.
Ez da batere normala dorretxeak muinoetan egotea, talaia modura; normalean beheko aldeetan egoten dira, erreka bazterretan, erreketako ura behar dute-eta burdinola eta errotak jardunean izateko. Hauxe dugu, beraz, barnealdeko dorretxeen artean muino baten dagoen dorretxe bakarretako bat.
Oinplano pentagonaleko eta bost isurialdeko estalkidun dorretxe txiki eta sendoa da; harlangaitzez dago egina eta hegalak eta baoak harlandu onekoak ditu.
Bideko arteak
Arratzuko San Tomas bistara
Ereñozarreko San Migel
Aukerak
Galtzada
Gola ibaia gaineko Artzubi zubia
Harlausak
Zubia erdi-puntuko arkua da, harlandu oso erregularrekoa. Hainbat uholderi egin die aurre, eta baso-inguru paregabean primeran barneratu da elementu historiko hori. Zubiak, Mendataren mugarria izateaz gain, Erdi Aroko galtzada du, Ziortza eta Gernika lotzen dituen Done Jakue bidearen kostaldeko zatiari dagokiona.
Badago zer ikusi!
Santo Tomas eliza Eleizalde auzoan dago, muino baten tontorrean, eta handik ia Arratzu osoa ikus daiteke.
Bitxia
Abade-etxe ondotik
Marmizera
San Migel sakonean
Bertotik Santo Tomas
Goiako erreka
Marmizerantz
Zikinak! Zenbat halako mendietako bi bazterretatik. Urte 1 desagertu arte!
Santo Tomas
Marmizko baserria
Montalban dorrea
Baserria eta tresnak
Area
Arpela
Erromes alemandarra
Bide-seinaleak
Ereñozarreko San Migel
Lumo
Gernika
Jaunaren Igokundearen eleizea
Eleiza ikusgarri hau basilika erako eraikina da, estilo neoklasikokoa, eta lehenago izen bereko ermita bat egoan lekuan dago. Eskualdeko beste udalerri batzuen aldean, Ajangizek ez eban parrokiarik izan XIX. mende amaierara arte.
Ajangizeko parrokia Mendieta auzoan dago, eta Juan Bautista de Belaunzaranen (Andoain, 1769-1849) obra ospetsua da. Belaunzaran Bizkaiko neoklasikoaren arkitekto esanguratsua izan zan, eta Ajangizeko parrokia haren seme Hermenegildo eta Pedrok amaitu eben (eurak be arkitektoak ziran), aita hil ostean.
Eleiza neoklasiko honek kupulaz estalitako planta nagusia dauka, eta Belaunzaranen estilo arkitektonikoaren ezaugarri ziran kanonak daukaz. Belaunzaranek berak egin eban eleizearen inguruko urbanizazino lana, alboko landa-etxea eta udaletxea bereak dira-ta.
Bazkal-tokia
Bazkal-tokitik frontoia
Kultur etxea, lehen abadetxea
Mendieta auzunean dago eta 1822koa da. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak egin eban,Jaunaren Igokundearen eleizearen egileak. Hain zuzen be, eleiza horregaz batera, XIX. mendean eraikitako gune urbanistiko neoklasikoa osotzen dau. Oin dala gitxi, Udalak Abadetxea erosi dau eta konpontzen dabil Kultur Etxea izan daiten.
Desastre! Etxe dotore hau, horrela hondatua
Eskertzeko da Ajangiz herriak Done Jakue bidea errepidetik atera izana, baina badu zer zaindu: bid ebazterreko txerrikeriak
Fin-fin lanean
Errenteri inguruko baserriak
Hainbat aukera
Osteko argazkiak 2016ko udazkeneko lehenak
Kalbarioa
Kokapena: Gernika-Lumoko hirigunean Errenteria auzoan, Lekeitio eta Markinarako bidegurutzean.
Gurutzearen aurrealdea Iparmendebaldera orientatuta dago.
Jatorria: Gurutzadura hau 1468ko ekainean Erreenteriako zelaietan izandako guda gogoratzeko eraiki zen. Muxikako eta Arteagako jarraitzaileen artean gertatutako borroka honetan hildako ugari egon ziren, tartean Joannes Arteaga, Arteagatarren garrantzitsuenetariko bat. (Gehiago jakiteko: Arteagako dorretxea).
Deskribapena: Elementu hau ondoko gorputzez dago osotuta: harmaila, oinarria, harroinen zutabea, fustea eta kapitela, eta goialdeko gurutzea.
Harmaila zirkularra da, hiru mailaz osotutakoa, eta gainean pedestala dauka. Pedestalak zokaloz eta plintoz eratuta dago. Zokaloa lau angeluarra da eta 0,65 m-ko tartea du aldeen artean. Aurrekoak 0,41 m-ko plintoa eusten du. Plintoaren lau aurpegiak hutsituta daude eta bakoitzaren barruan apaindura izartsua duen irudi diskoidala ageri da grabatuta erliebean.
Zutabeak moldura bi dituen harroinez osotuta dago. Honek eusten du fuste zirkular lisoa. Fustearen behealdearen herenean plintoan ikus daitezkeen antzeko lau diskoak ditu grabatuta. Kapitela, boluta formako lau hostoz dago apainduta. Angelu bakoitzeko boluta bana ageri da. Kapitelaren gainean abakoa dago eta azken honek gurutzea eusten du.
Goialdeko gurutzearen azkenean florenes daude eta bere barruan lantzerkan zizelaturiko beste gurutze bat du. Aurrealdean, Kristo gurutziltzatua du INRIren kartelaren azpian eta, atzealdean, Birjina, Haurra besoetan duela. Birjina eta Haurra bat ez datozen forma-proportzioak dituztenez era traketsean landuta dagoela ematen du.
Elementu osoa hareharrizkoa da eta 4,85 m-ko altuera du.
Oharrak: Zokaloa, plintoa eta fustea ez dira hasierako gurutzearen jatorri berekoak. Goialdeko gurutzea errenazimentuko estilokoa da, baina lehenago aipatutako elementuak berriagoak dira.
San Bartolome kalea, sasoi batean hain adierazgarria izan zen gunea, nolakoa zen adierazten duen bigarren irudia jarri da. Errenteriko gurutzetik hurbil jarri da. Azalera 24 metro karratukoa da, eta aluminioz eginda dago. Pasa den martxoan, Mertzedeko ikastetxearen aurrealdean jarri zen lehenengo irudiaren antzekoa da.
Errenteriako zubitik
Gernika-Bilbo zuzeneko Bizkaibusa hartu eta etxera
Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazi
behar dugu oinez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina