Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

Bentara noa, bentatik nator, bentan da nere gogoa, bentako arrosa krabelinetan hartu dut amodioa.

2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

Linzatik Gamuetako Ginebrala

Linzako lautadatik abiatu ginen Zaldiaren jausiaren pasabidera pagoz inguraturik

Pasabidetik Txamantxoia egunsentian

Pasabidea

Gabatxoen Gorreta

Lakartzela

Gamuetako basoan hagiña

Pagaditik




Lehortea izan arren hortxe bizitza eta edertasuna

Gabatxoen Gorreta

Ginebral

Txamantxoia eta behean Linza

Anie, Hiru Erregeen Mahaia eta Petretxema

Atxerito

Eguneko tontorrean: Gamuetako Ginebralean

Tontorra. Hortik behera jaitsi gara Gamuetako leporantz

Tximeletak hezetasunaren bila

Camille bidearen seinalea

Bereak egin du!

Gabatxoen Gorreta eguzkitik babesean

Txamantxoia eguerdiko eguzki galgapean

Pagadiaren freskotasunaz gozatzen

Bide-seinaleak


Bueltan, Zaldiaren jausiaren pasabidean pare bat familiarekin topo egin eta umeek Rufoz erreparatu zuten.
Esan zidaten malagarrak zirela eta iparraldeko berdez gozatzen ari zirela. Nik be, Malagan egon berri nintzela esan nien, eta hirian toki zoragarri baten aipamena egin nien, La Concepción lorategia.
Francisco Iturrinok lorategi horretako artelanak margoztu zituen, eta Bilboko arte Ederren museoan horietako batzuk ditugu ikusgai.

Iturrino jardin bilaketarekin bat datozen irudiakIturrino jardin bilaketarekin bat datozen irudiakIturrino rafael echevarria bilaketarekin bat datozen irudiak


Lorategia Bilboko Rafael Echevarría mezenas eta industrialariak Málagan zeukan La Concepción finkako lorategi tropikal oparoari eskaini zion ziklo piktoriko zabaleko margolana da. Iturrinok 1913. urtean bisitatu zuen lehen aldiz etxalde hori –garai horretan, paisaia asko margotu zituen–, eta, hurrengo urteetan, dantzan ari ziren emakumeen koadroak eta erretratuak egiteko eszenatokia izan zen bertako lorategia. Pintzelkada gartsuaz egindako margolanean, landaretza hostotsua zeharkatzen zuen bidezidorraren zati bat agertzen da palmondoz eta parterrez inguratuta. Bertan, hain zuzen ere, munduko zenbait lekutako landareak eta zuhaitzak nahasten ziren. Iturrinok lorategiaren azalpen zehatza egin nahi izan ez zuenez, koloreari eta hegoaldeko argi ahaltsuari eman zien protagonismo handiena.

Rafael Echevarria


Disfrutatzen! Oinak zaintzen

 Rufo bainu freskagarri ostean deskantsuan


Errekatxo eskergarria

Urak bizitza ematen du





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina