Eibarko udaletxea
Urkizuko iturria. Barkaldo kaletik aurrera egin dut.
Hiru pausoak: Eltzartza, Sumendixa, Lezeta abeletxe
Arraterako igoera "Arrateko Pausoak" izeneko bidetik egin dut. Kondaira zaharrak dioenez, Ama Birjina Arraten edo Arriarten agertu zitzaion artzai bati. Hori ikusita, eibartarrek bere omenezko eliza bat eraikitzea erabaki zuten. Baina Arrate gaineko zelai hura urruti eta toki altuan zenez, herritik hurbilago eraikitzea erabaki zuten, Azitain aldean. Bertan hasi ziren eliza eraikitzen, baina gauez, aingeru itxuraz agertuz, Ama Birjinak harriak burdi gainean jasotzen omen zituen Arrateraino, bidean hiru pauso edo geldiune eginez. Gizaldietan zehar, horixe izan da eibartarrok Arratera igotzeko erabili dugun biderik arruntena, eta Ama Birjinaren hiru geldiuneen oroigarri, bidean aurkituko ditugun hiru ermitatxo edo "Santutxo"ak.
Ibilbidearen hasiera Azitaingo elizaren eta Untzuetatarren jauregiaren tartean dagoen rotondan dago, zeramika lan batez adierazita. Toki berean, Eltzartzako zubi zahar berreraikia eta Apalategi errotaren harriak ere ikusi ditut, gaur egun galduta edo ahaztuta dauden erroten oroigarri: Apalategi, Ezkaregi, Azitain, Barrenetxe... beste garai bateko ohituren isla.
Bertatik abiatu naiz, Eltzartza baserri ingurutik gora, orain gutxi berritu diren hiru Santutxoetan geldituz:
Ibilbidearen hasiera Azitaingo elizaren eta Untzuetatarren jauregiaren tartean dagoen rotondan dago, zeramika lan batez adierazita. Toki berean, Eltzartzako zubi zahar berreraikia eta Apalategi errotaren harriak ere ikusi ditut, gaur egun galduta edo ahaztuta dauden erroten oroigarri: Apalategi, Ezkaregi, Azitain, Barrenetxe... beste garai bateko ohituren isla.
Bertatik abiatu naiz, Eltzartza baserri ingurutik gora, orain gutxi berritu diren hiru Santutxoetan geldituz:
- Lehenengoa Sumendixa baserriaren inguruan dago. Bertan J.A. Azpilikueta artista eibartarraren lana ikusiko dugu, kondaira zaharra azalduz.
- Bigarren pausoa, Lezeta abeletxe inguruan dago, eta aterpe horretan Esther Galarzaren arte-lana ikusi dut. Zeramikan egindako lana da, esmaltez apaindua, eta Arrateko amaren irudia eta abestia, "Arrateko Ama" ezaguna, erakusten ditu.
- Hirugarrena aurrekotik 10 minutu ingurura dago, Zestorokuan, iturria baino metro batzuk gorago. XVII gizaldiko grabatu baten erreprodukzioa du apaingarri. Jule Egañak egindako lana da, eta baserri munduko zein itsas munduko irudiak biltzen ditu.
Bidea jarraituz beste 10 minutu inguruan Arratera heldu naiz.
Arrateko elizpeko frontoia
Aitzketa
Arrikurutz. Gurutzearen aztarnak. H.ra Oiz.
Urko
Akondia. Inguruan izen bereko baserria dugu. Kalamua bistara.
Garagoiti
Kalamua
Urko
Bertatik Kalamua
Markina-Xemein
Oiz
Oregizar Barinaga bidean
Barinagako kanposantua
Ibarguen garaia
http://www.bizkaia.eus/Kultura/Ondarea_Bizkaia/pdf/ondare/146%20c.pdf
Santa Engrazi baseliza
Bidegorritik
Mainozka
Urko ibaia Antsotegi alboan
Eguneko ostatua
Antotegiko zaldiak
Urko ibaia
Zubia
Munibe jauregira sarrera
Santa Cruz ermita:
Eliza Txiki izenaz ere ezaguna. Hiribildurako sarrerako santutxotzat hartua da. XVI.mendean dokumentatua da. Txikia da eta nabarmentzekoa da aurrealdean duen burdina-hesi barrokoa.
Mertzedeko eliza eta komentua:
Komunitatearen klausura gabeko lehenengo egoitza Agustin Deunaren kalean zegoen, Xemeingo Andra Mari elizaren aurrean. 1635.ean Abesuako arrabalera pasa zen, egun ezagutzen dugun lekura. Eliza XVIII. mendekoa (1793) omen. Fatxada oso bakuna du, ia landu gabaea. Kararrizkoa da eta gurutza batek burututako bi gorputzeko kampai-dorre bat du goiko aldean. Barruak gurtze lantindarraren forma du.
Antxia dorrea:
1630.ean Markinan egindako sukaldeen erroldan "Maria Ugartekoaren dorrea" izenez jasotzen da. Ederki landutako harlanduz hornitutako dorrea da, leiho gotikoak eta ustai zorrotzeko ateak dituena. Hiru solairu eta atikoak osatzen dute eraikina.
Antsotegi jauregia:
Antxia dorrearen ondoan dago BEheko solairuan bi sarrera ditu, arku zorrotzez osatuak; eta lehenengoan zortzi bao, zorrotzak baita ere. Jatorrizko etxearenik ez da besterik gelditzen Guen Kalera ematen duen fatxada baino, lehengoaren fatxada nagusia, hain zuzen.
Bitxia
Udaletxea
Karmengo iturria:
Marmol grisarekin egindako zutabea dauka, kapiteltzat balio duen marmol zuridun greka batekin. Horren gainean katilu bat zegoen, baina 1923an Pragako Jesus Haurraren irudi batekin ordezkatu zuten. Lau harri zuri ditu iturriak, kareharrizko zutabean sartuta, horietako batean herriko armarria dago margotuta eta beste hiruretan Juan Antonio Moguel idazlearenak omen diren laukoak:
Carlos Irugarrena/Bizkaiko Jaun dala
Markinako urijak/egin nau honela
Markinako urijak/egin nau honela
Ugarteko axpeetan/daukat jatorrija
Ubide saconetan/ecarri ugarija
Ubide saconetan/ecarri ugarija
Ur au ederra zala/esanic aitubac
alan arindu dira/neque ta castubac
alan arindu dira/neque ta castubac
Bilbon berriz.
Amatasuna. Ricardo Iñurria. 1947
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina